Enpresariak

MERCADER ECHÁNIZ, Ignacio

Gipuzkoako industriakoa. Merkataritza eta Nabigazio Ganberako presidentea 1886 eta 1889 artean. Gipuzkoako diputatu probintziala, 1894ko azaroan aldarrikatua. Lurrun bidez mugitzen zen lehen arrantza flota sortu zuen: Mamelenas ospetsuak izan ziren, 1876an Ingalaterran eraiki zen lehena. Petrolio findegi bat eraiki zuen Pasaian Londaizekin batera eta petrolio gordina Finlandiatik ekartzen hasi zen 1896an. 1901ean hil zen.