Sendagileak

Landa Álvarez de Carballo, Nicasio

Militarra, medikua eta idazlea. Iruñan jaio zen 1831ko urriaren 11an. Iruñan hil zen 1891ko apirilaren 11an.

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Madrilen 1854an, hurrengo urtean doktoretza izendapena jasoz. Lehiaketaz 1855ean Osasun Militarraren Kidegoan sartu zen eta behin-behinekotasunez Iruñako Institutuan Natura-Historiaren katedran jardun zuen. Zaragozako errejimendua helmuga izanik bigarren laguntzaile izatera iritsi zen eta horrekin abiatu zen, 1858an, Madrilera. Afrikako gudan izan zen, hainbat borrokalditan izan zen eta euretan zerbitzu oso garrantzitsuak eskaini zituen. Madrilera itzuliz, 1863an lehen laguntzaile lanpostura igo zuen. Urte horretan bertan Kanarietara joatea egokitu zitzaion bertan zeuden sukar horiak jotakoei laguntza ematera. Izurritea igaro ondoren, bere Iruñako gudarostean sartu zen. Ginebrako Nazioarteko Hitzaldian Espainia ordeztu zuen, eta bere partaidetza ospetsuaz jardunaz, eta horren ondorio bezala Gurutze Gorriaren Elkartea bertan sartzea izan zen. Frantziar-alemaniar gudan zaurituak izandakoentzako Nafarroan harpidetza bat zabaldu zuen eta Ginebrako Nazioarteko Batzordearekin hitz egitera joan zen, gero Basileara eta Badeneko Dukerri Handira ere eta Calsrahen gelditu egin zen Frantziako zaurituez arduratzeko. Nafarroan izan zuen bere politika-kultura ekimenaz, jada I. Errepublika garaiaz aurretik, "asociación conservadora del vascuence" egitasmoan, hiru lurraldeetan adarkatzeak dituela, P. Ilarregi, Obanos eta Iturralde eta Suitekin batera parte hartzen ikus dezakegu, baina erakunde horrek ez zuen, iraultza ekimenengatik eta bigarren guda karlistagatik ere, aurrera egiteko aukerarik izan. Liskar horretan Euskal Herrian ziharduen gudarostera atxikia izan zen, bere ekimena Iruñako ospitale militarrean, batez ere, jardunaz. Granjelen esanetan, beste arma-gertaera batzuen artean, Arizala eta Orokietako borrokaldietan (1872), Udabeko ekimenean eta Iruña eta Tafallako ospitaletara (1873) zauritutakoak eramanez ekin zion.

1874an bere ardurapean izan zituen Gurutze Gorriko anbulantziak Somorrostron eta Bilbon gudaroste liberalarekin sartu zen; urte horretan zehar Miranda de Ebro, Estella-Lizarra, Olite, Tafalla eta Iruñako ospitalean sortutako sorospen-guneetan ziren zauritutakoei sorospena ematen die eta ekintza horrekin guda zibilean nabarmendu zirenei eman zitzaien Bilboren askatzaile dominaren irabazle izatea egokitu zitzaion. Domina hori 1877an eskuratu zuen. Guda bukatu ondoren Pariseko nazioarteko mediku-militarren Kongresura ofizialki bidali zuten: bi urtegarrenera Frantzia eta Ingalaterra bisitatu zituen erietxe-materialaren erabilera ikertze xedez. Oxfordeko Nazioarteko Zuzenbide-Institutuaren Kongresura joan zen, gudako legeen Eskuliburuaren idazketarako hizlarietako bat izanez. Mediku militar gisa koronel maila lortu zuen, Nafarroako Osasun militarrerako Ikuskariordetza zuzentzera iritsiz.

Honako titulu eta kondekorazioak zituen: Nafarroako barrutiko Osasun Militarreko ikuskatzaile nagusia; Nazioarteko Zuzenbide-Institutuko zenbakidun Kidea; Medikuntza, Hizkuntza eta Historia espainiar Errege Akademietako korrespontsala eta Palermoko Medikuntzako Errege Akademiakoa ere; Girondako Etnografiako ohorezko lehendakaria; Pariseko eta Lyoneko itsasoan galdutakoen Salbamendurako Elkarteko lehendakariordea, Valentziar Medikuen Institutuagatik ohoratua; Isabel la Catolica Amerikar Errege Ordenako komendatzailea; Carlos IIIaren Ordena erreal eta nabarmendutakoaren zalduna; Jerusalengo San Juan Ordena Militar eta Ospetsuko zalduna; Prusiako Arrano Gorri eta Meritu Militarrekoa; Aberriaren ongilea; Ongintza Gurutzearekin, Izurritearenarekin eta Osasun Militarraren zientzia Emulazioaren Gurutzearekin kondekoratua.

Nafarroan euskaltzale sutsu bezala jardun zuen "Revista Euskara"ren sortzaileetariko bat izan eta bertan literatura gaiez idatziz. Baina aldizkari horretan bakarrik ez zuen idatzi. Donostiako "Euskal-Erria"n ere idatzi zuen. Euskal antropologiaz ere idatzi zuen. Nafarroako Monumentuen Batzordeko kidea izan zen eta Iruñako El Ateneo-n, La Ilustración de Navarra-n eta Reino de Navarra izeneko iraupen laburra izan zuen Aldizkarian parte hartu zuen. Handik gutxira Pompeyopoliseko lehendabiziko kristauei buruko liburuxka bat idazten du. Bere gainerako liburuak gizarte gaiez, gudaz eta zuzenbideaz, osasun militarraz, alkoholtasunaz, Gurutze Gorriaz, etab. dihardute.

Erref. Perez Goyena: Ensayo de Bibliografia Navarra; Granjel: Historia de la medicina vasca, Salamanca, 1983, 229 orr.