Abeslariak

Laboa Manzisidor, Mikel

1934ko ekainaren 15ean Donostian jasotako musikaria. 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, Donostian baita ere.

Donostiako Udaleko zinegotzi nazionalista baten semea zen eta familiak ihes egin behar izan zuen Gipuzkoatik, tropa frankistak 1936an probintzian sartu zirelako. Bederatzi hilabete eman zituzten Lekeitioko (Bizkaia) baserri batean gordeta. Handik itzulita, 1937an marianisten ikastetxean sartu zen. 1953an medikuntza ikasketak hasi zituen. Laboak bere medikuntza ibilbidea Donostiako San Miguel Patronatuko haurren neuropsikiatriako unitatean garatu zuen funtsean eta lan hori musika ibilbidearekin uztartu zuen.

1953an lagun batek Atahualpa Yupanqui taldearen disko bat oparitu zion eta Hegoamerikako musikaren edertasunaz jabetu zen. Hala, era horretako abestiak interpretatzen hasi zen. Urte horietan, diktadurak eragindako egoera politikoen ondorioz, musika-inspirazioa sorrarazteko iragan eta tradizio euskaldunak ezagutzeko aukera oso mugatua zen, hori dela eta, sorkuntza erabateko ahulezian zen. Giro hori bereziki jasangaitza zen belaunaldi gazteentzat, baina Lapurdiko mediku batek, Michel Labegueriek, 1961ean euskarazko abestien lehen diskoa grabatu zuen gitarraz lagunduta. Abesti horietan orduko egoera zen aipagai eta klandestinitatean zabaldu ziren, hala, arrakasta itzela ukan zuten. Euskal kanta berriaren (kanta berri) hastapena zen hura. Lehen urrats horiek kanta katalan garaikidearekin batera eman zituen, nahiz eta hura ez ezagutu.

1963an Laboak euskaraz abestu zuen lehen aldiz jendaurrean Zaragozako Argensola antzokian. Abesti tradizionalez eta Iparragirre ospetsuaren kantaz osatutako errepertorio bat eskaini zuen han. Garai hartan hainbat abeslarik bakanka kantatzeari ekin zioten, esate baterako, Iriondo, Lete, Lertxundi edota Lekuonak. Laboak antzina, besteak beste, Azkue, Aita Donostia edo Riezuk jasotako euskal folklorearen inspirazioa bilatzen zuen. Edo Ximun Haranek egindako bilduma modernoagoetan (Baionako Euskal Museoa). Bere lana herrialdearen ondare kulturalean (gerraz geroztik etenik zegoena) sakontzen zuten beste artista batzuen lanarekin batera garatu zen. Formula, instrumentu edota dantza zaharrak topatu nahi zituzten haiek: Arza anaiak, Juan Antonio Urbeltz, etab.

Katalunian egindako egonaldian Kataluniako kanta berriaren fenomenoa ezagutu zuen eta baita Setge Judtges delakoen mugimendua ere; hala, Pi de la Serra, Raimon edo katalanez garatzen ziren jaialdi jendetsuak ezagutu zituen. Donostian finkatu zelarik, egun mitikoa den talde baten sortzaileetako bat izan zen. Talde horri esker, bakanka aritzen ziren artista gehienak batu ziren: Ez dok amairu (1965-1972) taldea euskararen birsorkuntzaren adierazle estetikoa izan zen 60ko hamarkadan. Gerora, Baga-Biga-Higa muntaian murgildu zen, Josean Arza taldearekin batera, 1970ean antolatu zuena: ahots bero, garbi eta aldakortasun handikoa zen berea eta herrialdean ospetsu bihurtu zen agerikoaren edertasun biluziaren zentzu zorrotz batekin abestiak kantatuz (O Pello, Pello) edo hainbat poeten poemak abestietara eramanez, esate baterako, Aresti. Hala taldeak nola berak zentsura jasan zuten, ez soilik gobernu zibiletatik eratortzen zena, baita berrikuntza librepentsalariekin haserre ziren gizarte tradizional euskalduneko sektore jakin batzuetatik eratorria ere. Urte eta erdi Gipuzkoan kantatu ezinik izan zen eta Bizkaian bospasei urte eman zituen abestu ezinik.

1972an Ez dok amairu taldea desegin zen eta Laboak abesten jarraitu zuen Jose Maria Zabala gitarra-jotzailearekin batera. 1974an Bat-Hiru album bikoitza kaleratu zuen, abesti tradizionalak, garai hartako poemak eta musika esperimentala barneratzen dituena. Disko hori euskal musikaren ikur bihurtu zen, izan ere, bertan hainbat abesti gogoangarri barneratzen dira, esate baterako, "Baga, Biga, Higa", "Haika mutil", "Txoria txori" eta "Gernika". 1975ean Ikimilikiliklik aurkeztu zuen Arza anaiekin batera. Ikuskizun itzel hori Veneziako Bienalean eta Madrileko Pio XII Ikastetxe Nagusian aurkeztu zuten, besteak beste. Musika esperimentalaren esparrua ere ukitu zuen (Lekeitio ezagunak, Gernika, Orreaga). Horietan eztarria, ahoa eta sudurra erabiliz ustekabeko edertasuna zuten soinu artikulagabeak sortzeko aukera aztertu zuen. Goiztiri (Baiona) eta Herri Gogoa (Donostia) singleak kaleratu ostean, hainbat LP grabatu zituen. Horietan sintetizadorea eta efektu bereziak sartu zituen gitarrari sekula muzin egin gabe.

1978an agertokiak utzi zituen sorkuntza berriak aztertu eta horietan sakontzeko. Horrela, 1984an Iparralden berragertu zen eta hainbat jaialditan erakutsi zuen fase berria azaldu zuen. Jaialdi horien artean 1984ko urrian Luis Llach musikariarekin batera Donostiako Anoeta kiroldegian eskaini zuena nabarmendu behar da. Bere ohiko errepertorioa (oroitzapen lausoak, herriaren bizipenak eta gizaki zaharrak uztartuz) eta Lekeitio entzutetsuez gain, bere ahots sobera freskoa agertokiz agertoki ibili zen, adeitasuna eta umorea uztartuz. Aldi berean, hizkuntza ezberdinetako azentu eta tonuak isuri zituen Laboak, ohikotasunez imitatu zituenak, eguneroko lengoaian ageri den musika-aberastasuna agerian uzteko asmoz.

1985etik aurrera, Iñaki Salvador piano-jotzailearekin kolaboratzen hasi zen eta harekin jazz mundura hurbildu zen, sarritan, Josetxo Silguero saxofoi-jotzaileak lagunduta.

Pixkanaka eta osasun arazoak zirela medio Mikel Laboak grabaketa batetik bestera eta kontzertu batetik bestera gero eta tarte gehiago uzten zuen. Horien arten 1999ko abuztuan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Orfeoiarekin eta Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin emandako kontzertua nabarmendu behar da.

2006an agertu zen azken aldiz oholtza gainera, Bob Dylanek Donostiako Zurriola hondartzan emandako kontzertuan.

2014 urtean Adarra Saria jasotzen du, bere lehenengo edizioan. Donostiako udaletxeak Donostia Kultura erakundearen bitartez emandako saria da hau, urtero Euskal Musika arloan ibilbide nabarmena izan duten artistak goratzen dituenak.