Fornako baroia.
Margolari kostunbrista eta erretratugilea, Madrilen jaio zen 1888an, Fornako Baroiaren semea, espainiar monarkiako diplomatikoa. Angelun hil zen 1961ean.
Goi-aristokraziarekin ahaidetutako familia batekoa zen -Eugenia de Montijo bere izeba birramona-, Angelun (Lapurdi) finkatu zen 1920 eta 1927 artean eta Venezuelako kontsul kargua bete zuen. González de la Peñak aktiboki lagundu zuen Baionako Musée Basque et de l'Histoire sortzen, Boissel, Veyrin, Nogaret, Daranatz, Aguirre, Urbero, Constantin eta Apeceixekin batera. San Fernandoko (Madril) Arte Ederren Errege Akademiako kide korrespontsala izan zen Frantzian, eta hainbat kondekorazio eraman zituen, hala nola Legion d'honneur delakoaren chevalier, Alfontso X.a Jakitunaren Merituaren Ordenaren Gurutze Handia, Isabel Katolikoaren Ordenaren Zalduna eta beste batzuk. Angeluko karrika batek bere izena darama.