1903an Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako idazlea. Herri horretan bertan hil zen, 1993an.
Bi literatur lan baino ez zaizkio ezagutzen. Batetik, Salvador Arriola apaizaren La Virgen de las Angustias antzezlana euskaratu zuen, eta Itziar'ko Ama jarri zion izenburua. Horrela, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak antolatutako Juventud literatur lehiaketa irabazi zuen, eta obra Azpeitian estreinatu zen 1929ko irailaren 7an. Gizon-emakume harremanei buruzko hitzaldi bat ere prestatu zuen, eta haren testua (egia esan, hitzaldiaren gidoia) askoz geroago argitaratu zuen, 2002. urtean, Zarauzko Olerti Etxeak, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hitzaldiaren izenburua zen Zorionaren ituria gizonak non du?