1955ean Donostian jaiotako aktore eta gidoilari gipuzkoarra.
Ingeles Filologia ikasketak egin zituen eta bere antzerki prestakuntzaren baitan Gabinete Tábula, Peter Roberts, Pablo Castagna, Pére Planella, Pavel Rouva eta John Strasberg-ekin ikastaroetan parte hartu du. 1975ean hasi zen antzerkian Orain taldearekin eta arlo horretan hainbat ekoizpenetan parte hartu du, hala nola Brian Frielen obra baten Agur Eire, agur, moldaketa; G.B.-ren Flaminio. Pergolesi; Pablo Sorozabalen Katiuska eta Jerome Savarieren D'Artagnan. Telebistan hainbat saio eta telesailetan hartu du parte, Cuarto creciente, Bi eta Bat eta Mira que sois, besteak beste, eta gidoilari gisa Esta noche cruzamos el Missisipi (Tele 5) eta Euskal Telebistako hainbat telesailetan (Televisión Pública Vasca). Zutabegile eta interpretazio irakaslea izateaz gain, antzerki egile gisa Mentiras (1996an estreinatua) eta Entre Línes argitaratu ditu. Cita con Alberto film laburrean egindako lanagatik Elxeko Lehiaketan Emakumezkoen Interpretazio Onenaren saria jaso zuen (1992).
- El amor de ahora, Ernesto Telleria (1986)
- Amor light, José Luis Mendiaraz (1987), film laburra
- Lauaxeta (A los cuatro vientos), José Antonio Zorrilla (1987)
- Ke arteko egunak, Antxon Ezeiza (1989)
- Transakzio on bat, Maite Arrieta (1991), film laburra
- Alberto, Josu Bilbao (1992), film laburra
- La ardilla roja, Julio Medem
- Emakume guztien artean, Juan Marino Ortuoste (1997)
- A ciegas, Daniel Calparsoro (1987)
- Ausarten ordua, Antonio Mercero (1998)
- Lo mejor de cada casa, Antonio María Garzón Abad (1999)
- LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Euskalduntasuna zineman (pertsonak), Donostia: Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999.