Musikagile eta idazle bizkaitarra. Bilbon, sortu zen 1844ko otsailaren 4ean. Zuatzon, Araba, hil zen 1919ko abuztuaren 9an.
Juan Crisostomo de Arriaga musikagilearen anaiaren biloba. Elkarte Filarmonikoaren eta Euskal Zentruaren lehen presidentea izan zen; hroetako lehenengoan hil arte izan zuen kargu hori. Biolinista trebea izan zen. Gainera, musika lan ugari idatzi zituen: La Romanesca; Amanecer en Deusto, olerki bukoliko-musikala; Ave Maria, para coro y organo; Chimberiana, rapsodia bilbaina; Bilbainescas.... Horietako asko argitaratu egin zituzten. Literatura eta musika inguruko hainbat idazlan jorratu ditu: Teoría del violín y El cuarteto, y de raigambre vasca, principalmente bilbaína, Vuelos cortos; Lexicón; Txiplistxaplas; La pastelería (bilboko ohituren inguruko elaberria); Revoladas y Lekobide. 1909an, Sabino Aranak Begoña Ama Birjiniari idatzitako edestiari musika jarri zion. Emiliano Arriaga izan zen bere aitonaren musika lana hedatzen gehien saiatu zen pertsona. Ez zuen euskaraz idatzi baina bai gazteleraz Euskal Herriko gaien inguruan, batez ere Bilboko kontuak azalduz.
Beste lan garrantzitsua hauxe izan zen Anales populares bilbaínos: vuelos cortos, intentados, emprendidos y realizados por un Chimbo, Bilbo, 1894-1895, Tipografía El Nervión, 2 ale.