Izazpi.
1940an Zumarragan (Gipuzkoa) jaiotako idazlea.
Filosofia eta Letretan lizentziatua. Irakasle lanetan aritu da Mutrikuko Institutuan. Bi poesia liburu argitaratu ditu: Zalantzaren aztarnak (Sendoa, 1990) eta Hasperen tanta bihurriak (Sendoa, 1992). 1993an bertso-erronka eta txapelketei buruzko beste liburu bat argitaratu zuen (Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak, Sendoa); 1998an, Uztapide bertsolariaren biografia labur bat (Uztapide, bizitza eta gertaerak, Sendoa); eta 1999an, Pedro Miguel Urruzuno Salegi: umorezko ipuin hautatuak, Urruzuno (Sendoa) idazle klasikoaren ipuin umoretsuen bilduma.