Arkitektoak

Apraiz Barreiro, Miguel

Arkitekto arabarra. Julian Apraiz Ariasen semea. 1998ko martxoaren 20an hil zen.

1946tik 1968ra bitartean Gasteizko Katedral Berriaren lanen inguruko bigarren fasea zuzendu zuen. Urte horietan barrena, Antonio Camuñas-ekin ere elkarlanean aritu zen. Lan horiei berriro ekin zieten Carmelo Ballester gotzainaren eskutik eta 1913an bertan behera utzi ondoren baliabide ekonomiko urriak zirela medio. Lehendabiziko proiektu eta eraikuntza fase horren egileak bere aita Julian Apraiz Arias eta Javier Luque izan ziren. Gasteizko Udalean hainbat urtetan arkitekto hirigile bezala aritu zen.

Horrez gain, Irungo (Gipuzkoa) Posta eta Telegrafoen eraikina burutu zuen.