Itzultzaileak

Berrondo Lasarte, Pedro

Euskarazko idazle eta itzultzailea, Oiartzunen 1919an jaioa, familia lurjabe baten baitan. 2002ko abenduaren 27an hil zen.

Apaiztu ondoren, 23 urterekin, Azkoitiko Madariaga auzoan (Gipuzkoa) lan egin zuen. Gero, Manresako kobazulora bisita egin ondoren, non Loiolako San Ignaziok ariketa espiritualak egin zituen, Ekuadorreko Los Rioseko elizbarrutiko misiora joan zen. 1965ean itzuli zen, eta, Eibarko parrokia batean egonaldi labur bat egin ondoren, Donostian hasi zen Manuel Lekuona apaiza laguntzen, Euskaltzaindiko lehendakari zena. Bulego txiki bat izan zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian. 1968an, akademiak hizkuntzaren bateratze literarioa martxan jartzea erabaki zuenean, Berrondo, Lekuona bezala, ez zegoen ados aukeratutako ereduarekin eta grafia bateratua ez zen beste bat erabili zuen.

Jose Estornes editoreak eskatuta, Pilar Cuadraren Perfil y pulso de Guipúzcoa poesia lana euskaratu zuen. Ertzpegi ta biotz taupadak izenburua jarri zion. Egunkarietako kritika onen ondorioz, Estornesek On Kixote Mantxakoaren itzulpena eskatu zion, eta lan hori oso komentatua izan zen gero. Sei urte eman zituen lanean, eta 1977an amaitu zuen, Don Kijote Mantxa'ko izenburupean. Geroago, Monsinore Escrivá de Balaguer-en bi liburu euskaratu zituen: Bidea eta Ildoa. Ignacio Tellechearen San Ignacio de Loyola obraren euskarazko bertsioaren egilea ere izan zen. Bakarrik eta oinez. Erlijio gaiei buruzko artikuluak argitaratu zituen El Diario Vasco egunkarian. EIZIE euskarazko itzultzaileen elkarteak ohorezko kide izendatu zuen.