Idazlea, Iruñean jaio zen 1883an eta 1950ean hil zen.
Pio eta Ricardo Barojaren arreba, eta Pio eta Julio Caro Barojaren ama. Maiz Vera de Alzate ezizena erabili zuen. Lyceum Club Femeninoko sortzailea izan zen, Maria de Maeztu, Zenobia Camprubi, Victoria Kent eta Elena Fortunekin batera. Olerkietako batzuk Tres Barojas. Poemas (Iruñea, Pamiela, 1995) liburuan argitaratu zituen.Halaber, haurrentzako zenbait ipuin ere osatu zituen, esaterako Martinito el de la casa grande (1942; Madrilen berreditatua, Castalia, 1999), baita etnografia ikerketak ere, esaterako El encaje en España (Bartzelona, Labor, 1933) eta Joyas populares y amuletos mágicos (1949, argitaratu gabea).
Tusquets argitaletxeak Carmen Barojaren autobiografia argitaratu zuen 1998an, Carmen Baroja y Nessi Recuerdo de una mujer de la generación del 98, izenburupean, Amparo Hurtadoren edizioan; lan horretan autorea ideia aurreratuak zituen emakume gisa aurkezten da, 98ko emakumeen taldeko kidea, eta emakumeen emantzipazioaren alde borrokatu zena.
- MATA INDURÁIN, Carlos. Navarra. Literatura . Pamplona: Gobierno de Navarra, 2002.