Arkitektura

Santa María parrokia. Lekeitio

Santa Maria eliza herriaren muturrean kokatzen da itsasbazterrean. Zonalde horretan, herriaren gune historikotik bereizita XIX. mendeko zabalgunea gertatu arte, hiribilduaren defentsarako eraikuntzak altxatzen ziren. Parrokiaren fabrika XV. mendearen bigarren erdikoa da. Hareharriz egindakoa, gotiko berantiarra deritzogu bere estiloari. Egungo eraikinaren tokian Erdi Aroko tenplua altxatzen zen, hondartzako areatik gertu Birjinaren irudi bat agertu zelako kondairaren lekuko gisa. Bere arkitekturak eta kokapen ezin hobeak erabateko protagonismoa ematen diote Lekeitioko badiaren eremu osoan. Parrokiaren eraiketa-prozesua hiru fasetan laburbiltzen da. Egungo eraikina planteatzen duen originala, XV. mendekoa, ataria eta nabeko tarteak ere bertan direla. XVI. mendean, burualdea eta gangen sistemaren atal bat itxuratzen da. Azkenik, 1883.ean, Pascual Abaroak finantzatu zuren girola neogotikoaren eta sakristiaren eraiketa eta ebanjelioaren eremuko kaperak kendu ziren.