Instrumentugilea

Furundarena, Aitor

1970ean Ordizian jaiotako musikagile eta soinujolea.

Konposizio ikasketak Francisco Escuderorekin eta Akordeoi ikasketak Carlos Iturralderekin egin ondoren, Parisera joan zen Akordeoi Klasikoko ikasketak hobetzeko Max Bonnayrekin, eta Konposizio ikasketak Claude Ballifekin. Hiru urte geroago, lehen sariak jaso zituen, denak aho batez eta bi ikasgaietan epaimahaia zorionduz. Urtebete geroago, Danimarkara joan zen, eta Kopenhageko Royal Academy of Music akademian ezagutzak zabaldu zituen, Mogens Ellegaarden eskutik. Sari ugari jaso ditu Espainiako eta nazioarteko Akordeoi eta Konposizio lehiaketetan, eta bakarlari gisa aritu da Les Jeunes Solistes eta Frantziako Orkestra Nazionalarekin, besteak beste. Grabazio diskografiko ugari egin ditu -horietako batzuk bere izenarekin-, sarritan kolaboratzen du EITBrekin, eta gaur egun irakaslea da Musikenen.

  • FURUNDARENA, Aitor: Akordeoi klasikoa. [CD]. Beasain: Lagina. 3009, 1995.