Leonardo Torres Quevedoren irudia ingeniaritzaren arlo askotan erreferentzia-puntu bat da. Bere asmakizun ugarien artean Automatika eta Zibernetikarekin zerikusia dutenek nabarmentzen dira, Informatikarekin estu-estuan lotuta dauden arloak izanez. Torres Quevedori buruz idatzi ugari argitaratu dira, biografia dokumentatu batzuk barne [8], [9].
Leonardo Torres Quevedo (Molledo 1852, Madrid 1936) bere "Telekino" izeneko asmakizuna Bilboko Abran erakutsi izanarekin estuki uztartuta dago. Torres Quevedo tecnologia, automatika eta informatikaren sinonimo dugu.