Politikariak eta Kargu publikoak

ZUBIAURRE IRIARTE, Martin Perez de

1576an Azkoitian jaio eta 1657an hil zen gipuzkoar nortasuna. 1605etik 1620ra hiribilduko alkatea izan zen hiru aldiz. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Azkoitian, 1608ko abenduko Segurako Batzarretatik. 1610eko apirileko Ordiziako Batzarretan berrautatua, 1611ko maiatzeko Zumaiakoetan, 1613ko apirileko Tolosakoetan, 1616ko maiatzeko Errenteriakoetan eta 1619ko apirileko Ordiziakoetan. 1620ko azaroko Hondarribiko Batzarretan berrautatua izan zen, 1622ko azaroko Arrasatekoetan, 1629ko azaroko Zarauzkoetan, 1632ko azaroko Mutrikukoetan, 1634ko azaroko Hernanikoetan, 1635eko apirileko Elgoibarrekoetan, 1638ko azaroko Azpeitikoetan eta 1641eko apirileko Bergarakoetan. Berriro aukeratua izan zen 1641eko azaroko Mutrikuko Batzarretan, 1642ko apirileko Tolosakoetan, 1643ko apirileko Donostiakoetan eta 1645eko apirileko Zumaiakoetan. 1648ko apirileko Ordiziako Batzar Nagusietan ere berrautatua izan zen.

Carmen CASTELLS