Marinelak

Zubia, Jose Maria

Aita-Mari.

Arraundun ontziko patroia. Zumaian jaioa 1809 urtean. 1866ko urtarrilaren 9an hil zen.

Arrantzalea eta arrantzaleen ondorengoa. Nabigatzaile ona, arriskua eta abentura maite zituen. Fragata batean erroldatu zen Hego Amerikan aberasteko asmoarekin. Urte batzuen buruan itzuli eta Donostian jarri zen bizitzen, arrantzako txalupa baten ontziburu gisa lan egiten zuelarik. Ekintza heroiko ugari burutu zituen ondoratzear zeuden marinelak salbatuz. Bere salbamendu lan entzutetsuenetako bat 1861ean izan zen sekulako ekaitza sortu zenean, ozta-ozta itsas gainean eusten ari zen txalupa baten bila joateko 9 boluntario bildu zituenean. Balentria hau zela eta Itsas Arazoetako ministroak emandako Ongintzako Gurutze Nagusia lortu zuten. 1866ko urtarrilaren 9ean antzeko giro batean beste itsasontzi bat salbatzeko asmoz irten zen itsasora baino oraingo honetan txalupa bera gabe itzuli zen, uhin-kolpe batek eraman baitzuen. Bere merezimenduak direla eta bere jaioterriko egungo arraun elkarteak bere izena darama.