Bertsolari gipuzkoarra, Errenterian 1867an jaioa eta 1934an hila.
Bere bat-bateko ekoizpenaz gain, Antonio Zavalak Auspoa bilduman jasoa, 123-125 zenbakia; 1929an Brabanteko Genobeba, bertso berrietan, 1.300 bertso argitaratu zituen Gasteizen, eta inprobisatuz joan zen emazteak gaztelerazko originala irakurtzen zion bitartean.