Euskarazale bizkaitarra. Bilbon jaio zen 1777ko irailaren 21ean eta Zarautzen hil zen 1840eko otsailaren 6an.
1792an nobizio bezala sartu zen Frantziskotarren lagundian, Arte eta Teologiako ikasketak burutuz. 1800. urtean predikari eta sekularren konfesore izendatu zuten. 26 urte zituelarik euskaren inguruko ikerketei ekiten die Larramendiren idazlanak aztertuz. 1804ean Bilboko komentuan Filosofiako Irakurle izendatu zuten eta 1815ean -Galizian pare bat urte eman ostean- Zarautzeko (Gipuzkoa) eskolan hasi zen. Bertan Zaindaria eta Zuzendaria izan zen, baita eskolako Kronikaria ere. Gaztelera nagusi zen eremura etorriz zen heinean, ama hizkuntza galtzeko zorian egon zen. Bere bizitzan zehar hainbat guda eta gerra karlistak bizi izan zituen, elizaren inguruko eztabaidekin batera, erlijio ordenak ezabatzeak eragindakoak alegia. Zabala, batez ere, misiolaria da. Beti Bizkaia inguruan aritu zen predikatzen, bertako euskalkia ezin hobeto ezagutzen baitu. Baina misiolari horrek bere bisitaldietan bertako lexikoa jasotzeko ere aprobetxatzen zituen, herriz herri zebilenean. Horrela, Colección de voces y frases bascongadas eratu zuen Bizkaiko misioetan ibili ostean eta 1828an Bordeleko Unibertsitateko Lecluse irakasleari bidali zion. Izugarrizko zaletasuna ageri zuen horrelako lexikoa jasotzeko. Horrela 1820an Baranbiotik (Araba) arrebari idatzi zionean, honela zioen:
"ayer me entregaron una tuya, en que me preguntas si yo he tomado la proclama de Aragón. Dígote que no, ni he padecido la más leve tentación sobre el particular. Si hubiera sido alguna proclama en buen vascuence o aunque hubiesen sido unos medianos villancicos, tal vez hubiera tenido alguna tentación por traerla, por ver si traía alguna voz, frase o expresión que me hiciera al caso...".
Bere bizitzaren azken urteak zoritxarrezkoak eta ilunak izan ziren. Napoleonen garaiko gerrak bizi izan zituen eta jarraian gerra zibilak. 1839ko Bergarako itunaren ondorioz, gorriak ikusi zituen. Berak aitortzen duenez, bitan Getariara eraman zuten baioneta artean eta preso izan zuten, zaintzailea eta guzti, Zarautzeko zerga ordaindu gabe zituelako. Beste bitan ere ofizioz atxilotu zuten. Horrez gain, berak kontatzen duenez, komentua bitan eraso zuten Getariako "kristinoak".
Epaiketak:
"...el P. Zabala se nos revela en seguida como un intelectual frío y sesudo, que todo lo analiza con exactitud matemática, que busca la expresión clara y sopesada, evita toda gala y todo brillo de estilo, se ciñe al método positivo de observación y rehuye toda polémica.". "...De hecho, en el P. Zabala se sobrepone siempre el gramático, el hombre dedicado al estudio reflejo del idioma. Su lenguaje es irreprochable. Denota un vizcaino conocido a las mil maravillas y estudiado hasta los últimos pelos; pero por eso mismo esta atención preferente concedida al aspecto formal del idioma y del dialecto, les resta la espontaneidad, gracia, chispa y sal que el género requiere".
Villasante: Historia de la Literatura Vasca, 238, 239 or..
"...no obstante vivir en los días en que el Romanticismo se apoderaba, con más avasallador imperio de las almas, y dejaba marcada su huella no sólo en la esfera puramente literaria, sino en construcciones pseudo-científicas en que los fueros que más se respetaron fueron los de la imaginación, supo abstenerse a la presión del ambiente..."
C. Echegaray, El verbo regular vascongado en dialecto vizcaíno idazlana aipatzerakoan, Revista Internacional de Estudios Vascos, 1927, 298. or.
Era berean, El verbo bascongado idazlanaren inguruko zuzenketak eta gehigarriak idatzi zituen eta horiekin batera Astarloaren Urteco domecac lanaren inguruko Correcciones delakoa.