Filologoak

Tamura, Suzuko

Filologo japoniarra. 1934ko urtarrilaren 2an Tokion jaioa.

Hizkuntzalaritzan doktoratua (1962), hizkuntzalaritza deskribatzailea eta historikoa, fonetika eta fonologia eta morfologia ditu ikergai. Euskara eta ainu (Hokkaidon bizi den izen bereko etniaren hizkuntza) irakasten ditu Tokioko Unibertsitatean, erretiroa hartu arte.

Tokioko Jacques Alliers Toulouseko Unibertsitateko Euskal Filologia irakaslea ezagutu zuen. Filologo honen lanak euskararekiko interesa piztu zuen. 1980an hiru astez egon zen Alliersen etxean, Saint Palaisen. Gero, Japonian misiolari zebilen Donostiako jesuita batekin praktikatu zuen euskara. 1980an ere euskarazko hitzaldi bat aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Leioan egin zituen filologo euskaltzaleen topaketetan. Bere herrialdera itzuli zenean, Wasedako Unibertsitatean euskara eskolak ematen hasi zen. Ikasleek Aireportua espioia antzezlana antzeztu zuten. Nafarroa Behereko, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskararen aldaerak aztertu ditu. 1984ko abuztua-iraila bitartean Urdiainen, Nafarroan, Jose Maria Satrustegi euskaltzainaren etxean aste batzuk eman zituen, irailaren 24an Iruñean aurkeztuko duen hitzaldia prestatzen, Euskaltzaindiaren 10. Kongresua dela eta. Gainera, Arturo Campión euskerologo nafar handiari omenaldi-oroitzapena egingo zaio. Tamurak euskaraz hitz egin zuen "Hitzen ordena zehazteko faktoreak" gaiari buruz. Sintactic Patterns of nouns Japanese, Ainu, Canadian Eskimo and Basque (1983) estudioa argitaratu du.

Euskaltzaindiak Ohorezko Akademiko izendatu zuen 2000. urtean.