Kazetari gipuzkoarra, 1953an Eibarren jaioa.
Informazio Zientzietan lizentziatu zen Complutense Unibertsitatean (1977), eta El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkariaren erredaktore izan zen. Eibarren 10 urtez izan zen egunkari horren berriemaile. Telebistan hasi zen, Telenorten, Saski-Naski programarekin; ondoren Tras del Sirimiri egingo du. Ospe handia lortu zuen Rifi-Rafekin 1993-94an. 1995ean Nadie es perfecto magazina estreinatu zuen TVE-1 katean.