Euskal idazle gipuzkoarra, Zegaman 1940an jaioa.
Elhuyar eta Zehatz bezalako argitalpenen kolaboratzailea; itzultzailea. Bizia eta bizitzaren eboluzioa (1987) eta Arragoa (1997) filmen egilea.
Egin egunkariko euskara sailean lan egin zuen eta duela urte askotatik Pasaiako Udaleko euskara teknikaria da. 1997an argitaratu zuen bere lehen liburua, Arragoa (Txalaparta) nobela. Igantzi izeneko gazte baten bizipenak kontatzen ditu; haurtzaroan Arantzazuko apaizgaitegian eman zituen urte batzuk, eta gero Donostiara joan zen lanera, ETArekin harremanetan jartzeko. Poliziak atzeman du, eta Martuteneko espetxean denboraldi txiki bat igaro ostean Ipar Euskal Herrira ihes egin eta ETAn are gehiago inplikatzea erabaki du, erakundeak Parisen egindako bilera batean parte hartuz. Elementu autobiografiko ugari dituen eleberria da. Euskarazko sinonimoen hiztegia ere idatzi du Urrujulegik, Elhuyar elkarteak kaleratua.