Artista gipuzkoarra, Hondarribian 1969an jaioa. Bere lanak performancearen, bideoaren, publizitatearen eta komikiaren artean mugitzen dira.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Gorputzaren gainean lan egiten duen beste artistetako bat da, beti etengabeko eraldaketan, muga fisiko eta espazialei erabateko desafioa eginez. Artista honek teknika ikaragarri menderatzen du, eta bitarteko aurreratuenak erabiltzen ditu, ikus-entzunezkoak zein soinudunak. 1993an Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat lortu zuen, 1995ean Gure Artea sarian akzesita lortu zuen eta bigarren saria Donostiako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan, 1998an Hondarribiko Udalak ere beka bat eman zion eta 1999an Madrilgo Gazteriaren Institutuko Arte Gaztearen XV. Erakusketan saria jaso zuen.
Bere azken proiektu indibidualak, Yesland, I am here to stay, Bartzelonako Montcada Aretoan aurkeztu zituen 2001ean eta Tesuo bound to fail bideoa, Bilboko Consonni fabrikan aurkeztu zuen 1998an eta Bartzelonako Barnola Galerian 1999an. Lan hori berrogei argazki-kameraren laguntzaz egin zen. Kamera horiek aldi berean egiten zuten tiro, eta, ondoren, artistak bideoan grabatzen ditu ekintza horiek. Ekintza horietan autorea bera agertzen da, airean izoztuta egotean lebitazio sentsazioa sortzen duten irudiak. Hainbat proiektu kolektibotan egin ditu erakusketak San Frantziskon eta New Yorken.