Ermitak

Olatzeko Andra Maria

Azpeitiako (Gipuzkoa) ermita eta bertan gurtzen den Ama Birjina. Ziurrenik XIV. mendean sortua, berriki zaharberritua, Olatzeko Ama Birjina jagoten da barruan, “Andre Maria” tankerako irudia, 1952ko irailaren 21ean kanonikoki koroatua. Loiolako Inazio deunak anitz bisitatuko ermita, XVII. mendearen amairaino bertan ospatzen ziren Probintziako Batzar Bereziak, azkenekoa 1700engoa izan zelarik. Gipuzkoako Aldundiaren 1905eko maiatzaren 23ko bileran erabaki zen Azkoitiako Basarte baserrian, herri bereko Santa Kutz elizan eta Azpeitiako Olatzeko Andre Mariarenean oroitarri elebiduna jartzea, uztailaren 30ean ipini zirenak, Done Inazio festaren bezperan.