Dramaturgoak

Remón, Agustín

1893ko abuztuaren 28an Donostian jaiotako antzerki-egilea. Buenos Airesen hil zen, 1963ko maiatzaren 8an.

Buenos Airesen bizi izan zen. 1926an, Vigoko kontsul argentinar izendatu zuten. Arte Eszenikoaren Institutuko katedraduna izan zen Buenos Airesen. Antzerki lanen kritikari eta itzultzaile ere izan zen. Bere lanik ezagunenak hauek dira: Adulteriogile baten zigorra; El loco de la torre (Torcuato Insaustirekin); Barcelona libre (Antonio de Bassirekin); Los Galsonsillos. Euskal Ipuina, 1928.