Futbolari gipuzkoarra. Muturrekoa. Villabonan jaio zen 1901eko abuztuaren 15ean. Atletico Madrilen eta Real Madrilen jokatu zuen 1930-31 eta 1931-32an. Nazioartekoa lau aldiz. Futbolaz gain, pilota ere praktikatu zuen pala modalitatean, geroago Federazioan postuak betez. Espainiako Pilota Federazioko presidentea izan zen 1943tik 1946ra, eta afizionatuen txapelketetan palako Espainiako txapeldunordea izan zen 1933an, 1942an eta 1943an.