Historialari eta publizista donostiarra, Nicolas de Soraluce historialariaren semea, XIX. mendearen erdialdean jaioa eta bere jaioterrian 1919ko abenduaren 1ean hila.
Gaztetatik egunkari eta aldizkariekin kolaboratzen du. 1902an San Telmo Udal Museo sortu berriko lehen zuzendari izendatu zuten, eta hil arte ondo baino hobeto bete zuen kargua. 1914an Euskal Etnografia saila sortu zuen. Historiaren Errege Akademiako kidea, 1919ko azaroaren 5ean Donostiako Kronikari izendatu zuten. Bere lanen artean, Euskal Erria aldizkarian egindako kolaborazioak azpimarratu behar dira, Gipuzkoako arkeologia erromatarra, biografiak, itsas gaiak, ikerketa artxibistikoak, genealogia eta, oro har, gai historiko oro landuz.