Lekaide eta lekaimeak

LABOA GALLEGO, Juan Maria

1939ko abuztuaren 15ean Pasai Donibanen jaiotako irakasle eta apaiz gipuzkoarra. Filosofian lizentziatu zen Erromako Gregoriar Unibertsitate Pontifizioan (1959), Madrilen apaiz ordenatu zuten 1962ko abenduaren 17an, eta Erromara itzuli zen ikasketekin jarraitzeko. Han lortu zuen Teologiako lizentziatura (1963) eta Elizaren Historiako doktoregoa (1968) Gregoriar Unibertsitate Pontifizioan bertan. Halaber, Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, Historia espezialitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1973).Hiri

horretan egin ditu pastoral eta irakasle lanak, honako hauek izanik: Unibertsitate Pastoraltzako Ordezkaria (1977-1984); Comillasko Unibertsitateko Elizaren Historiako irakasle arrunta (Madril, 1970-), eta Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politikoetako Fakultateko Espainiako Zuzenbide Politikoko irakaslea (1972). "XX Mendeak" aldizkariko zuzendaria da eta Elizaren Historiarekin zerikusia duten hainbat libururen egilea.

María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea