Architecture

Polideportivo de Zorrotza. Bilbao

Ver versión en euskera.

5242 m2-ko azalerako eraikinak, Zorrozako auzoa kirol eta kultura arlotan hornitzen du.

Polikiroldegia bi futbol zelai, bi gimnasio, hiru modulutako pabilioia, bi padel pista, bi igerileku, atletismo pista, tenis pista, saskibaloi eremua eta hockey pista batez osatuta dago.

Multzoaren bolumena bi prisma maklaturen bidez osatuta dago. Alde batean kantxa nagusia garatzen da. Gainontzeko programa beste aldean zabaltzen da. Bi eremuen artean, barne kale batek, hots, harremanetarako espazioak, barne zirkulazioak antolatzen ditu. Argi naturalarekin argiztatuta dago eta espazio desberdinetarako barne bistak eskaintzen ditu.

Gainontzeko eremuak kanpoaldera irekitzen dira, perimetroan zabaltzen diren leiho handien bidez. Fatxada txapa metaliko grisez osatzen da, harrizko zokalo baten gainean.

Polikiroldegi honetan "Metropolitano Hockey Club Bilbao" taldeak entrenatzen du. 2007 urtean Hockey-linea modalitateko mundu txapelketa ospatu zen. Gainera, "Villa de Bilbao" nazioarteko atletismo bileraren zenbait edizio ospatu dira. 2009. urteko IX edizioan 500 atleta internazionalek parte hartu zuten.

Martín Sagasti Zabalari dagokio proiektuaren gestioa eta klimatizazioa, Álvaro Rey Cepedari egituren diseinu eta kalkulua eta Imanol Urquiaga Arrateri elektrizitatearen proiektua.

Polikiroldegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera 7:15etatik 22:00tara eta larunbatetan 9:00etatik 22:00tara da.

  • ACXT [web]. [Kontsulta data: 2016ko urtarrilak 10].
  • Xortu [web]. [Kontsulta data: 2016ko urtarrilak 10].
  • BILBAOKIROLAK [Web]. [Kontsulta data: 2016ko urtarrilak 10].