Architecture

Polideportivo Ariznabarra. Vitoria

Ver versión en euskera.

Kontainer gisa ulertutako eraikina da, eta errealitate urbanotik aldenduta dagoen gotorleku gisa planteatuta dago.

Eraikina orubean sartuta dago, zero kota jaitsiz. Honela, haren eskala handiak sortu zezakeen monumentalismoa ekidin egin da. Eraikinerako sarrerak zubien bitartez eginak daude eta eremuaren perimetroan ezpondak egin dira, iluminazio eta ebakuazio sistemak errazteko asmoz.

Eraikinak lauki forma dauka. Bere antolamenduari dagokionez, espazio zabal nagusi eta zerbitzu guneen arteko diferentzia oso nabarmena da. Mendebaldean sarrera eta zerbitzu guneak ezartzen dira, lauki luze batean antolatuta. Ondoan eta ekialderantz, kubo gisako espazio zabal bat hedatzen da, 1300 m2-ko tamainarekin. Eskema hau bolumenaren banaketan islatu egiten da, kanpo estalduren bidez batik bat.

Kanpo kantxa batek erabilera anitzetarako espazioa eskaintzen du. Bertan, patinodromoa aurkitzen da, 173 metroko perimetroarekin.

Espazio nagusian, irmotasuna bilatu da. Ipar, Hego eta Mendebaldeko fatxadetan hormigoi armatu ikusiaren enkofratuak, espazio nagusirako zuloen erritmoa finkatzen du. Atzealdeko fatxadak harrizko izaera uniforme bat adierazten du. Hormigoizko hiru horma ditu kontrahorma papera betetzen.

Zerbitzu guneetako bolumena ordea, baxuagoa da, eta itsua zati handi batean. Txapa eta metala erabili dira aurrealde honetan atzeko harrizko nabe irmoarekin kontrastatzeko. Erdialdean, markesina batek eraikinerako sarrera adierazten du. Egurrak eta beirak espazio honi kutsu garden bat ematen diote.

Nabe nagusiko espazioa, ageriko egitura metaliko batek estaltzen du. Kantxako protagonista da eta kutsu industrial bat ematen dio eremuari. Instalazio eta egitura guztiak agerian daude. Elementuen gainjartze honek horma eta zoladuren soiltasunari kontrajarri egiten zaio.

Arkitektura industrialaren irudi eta tradizioa, aisialdi-arkitekturak eskatzen duen zabaltasunarekin lotu nahi izan dute arkitektoek proiektu honetan.

Polikiroldegiaren ordutegia honakoa da: Astelehen eta larunbatak, 8:00tatik 22:00tara. Igandeak, 8:00tatik 15:00tara.

  • MANGADO, Francisco. "Cancha con foso: polideportivo de Ariznavarra". Arquitectura Viva. Madril, 1994ko urtarrila-otsaila, 34 zenb., 40-43. orr.
  • Vitoria-gasteiz.org [web]. [Kontsulta data: 2015eko abentuak 18].