Musées

Museum Cemento Rezola

Veáse versión en euskara.

Museoak erakusketa iraunkorra nahiz aldi baterako erakusketa barne hartzen dituen espazio bat du, non zementuaren historia, garrantzia, fabrikazioa prozesua, lantegiaren ingurumen politikak nahiz lantegiaren historia ikus daitezke.

Badu ere ikus-entzunezko gela bat, tailerrak burutzeko ere erabili izan ohi dena.

Museoak hezkuntza komunitate ezberdinei zuzenduriko tailer kooperatiboetan oinarritutako hezkuntza eskaintza zabal bat du, adin ezberdinetako ikasleei edota pertsona helduen kolektiboei eskainitakoa.

Museoko jarduerek gauza asko erakusten dizkigute: industria munduaren lehenaldia eta oraina, bizimoduen bilakaera, arkitektura, ingeniaritza eta ingurumena. Honela, museoa Añorgako bizitza kulturalean eragina izaten saiatzen da, tailer partehartzaile, elkar-eragile, ludiko, eta batzuetan belaunaldi artekoekin.

Lehen Hezkuntzatik hasi eta helduen kolektiboak barne hartzen dituzten eskaintza zabaleko Tailer Didaktiko - Kooperatiboak: ingurumen tailer esperimentalak, udako eskaintzak, belaunaldi artekoak, eraikuntzari lotutakoak, artistikoak, geologia aztertzen dutenak....

Museoa jarduera baten testigantza izanik, belaunaldi berriei jakin-mina eta gogoeta piztu nahi die baita ere. Horretarako, aldi baterako erakusketak programatzen ditu: arkitektura, diseinua, ingurumena, artea, eraikuntza, materiak berriak eta ingeniaritza bezalako gaiak jorratu ohi dira, non zementua eta hormigoia protagonistak diren. Urte hauetan zehar, Alvar Aalto, Le Corbusier, Peña Ganchegi, Chillida... bezalako artisten lanak bisitatu ahal izan dira Museoan, baita beste erakusketa interesgarri asko ere: Hormigoizko diseinuak, 100 aulki klasiko...

Museum Cemento Rezolak, ordainsari gisa, 2008an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eskutik "Maila" saria jaso zuen arkitekturarekin loturiko ekintzak burutzeagatik.