Architecture

Teatro Victoria Eugenia. San Sebastián

Antzokia Boulevardaren hasieran dago, Cortazarren lehen zabalpenaren ertzean, ekialdeko zabalpenarekin lotura puntuan (43° 19' 21.31" N, 1° 58' 51.65" W).

Francisco de Urcola arkitektoak diseinatu zuen 1910ean eta 1912an inauguratu zen. Mugimendu eklektikoaren barruan kokatzen da eta kanon neoplatereskoen ildoa jarraiki eraiki zen.

"Sociedad de Fomento de San Sebastian" erakundeak bultzatu zuen eraikuntza, Donostiako elite turismo batentzat zerbitzu egokiak eskaintzeko.

Historian zehar Donostiako bizitza kulturalaren epizentro izan da. Zarzuela estreinaldien lekuko zein Donostiako Zinemaldiaren zede nagusi 1999 arte.

90. hamarkadan eraikina zaharkituta zegoen eta 2001 eta 2007 urte artean eraikinaren berreraikitzen lanak egin ziren.



Ver mapa más grande

XX. mende hasieran Donostiak distira etapa bat bizi zuen, bainuetxe-hiri fama handia zuen. Burgesia eta aristokrazia espainiar eta europarraren norako gogokoenetarikoa zen.

Hiriaren izaera burgesa indartzeko asmoz, 1902 urtean "Sociedad Anonima de Fomento de San Sebastian" erakundea sortu zen. Victoria Eugenia Antzokiaren eraikuntza bultzatu zuten, Maria Cristina Hotela eta Okendo lorategiekin batera.

Antzokiaren partzelak forma laukizuzena dauka eta 2.460 m²ko azalera.

1908 urtean antzokiaren eraikuntzarako lehiaketa iragarri zuen "Fomento" erakundeak. Francisco de Urcola arkitektoak irabazi zuen. 1910ean antzokiaren eraikuntza hasi zen, eta 1912an inauguratu zen.

1953an Donostiako Zinemaldia sortu zen eta Victoria Eugenia Antzokian hartu zuen leku 1999 urtea arte.

90. hamarkadan eraikinak kontserbazio arazo ugari zituen eta espektakulu, sanitate, sute eta irisgarritasun lege berriei ez zien behar bezala erantzuten.

1995. urtean antzokiaren berreraikitze lan integralak onetsi ziren.

  • Barne Antolamendua

Eraikinaren oinak forma laukizuzena dauka. Erdian antzokiko areto nagusia kokatzen da, ferra formaduna. Honen inguruan, gainontzeko erabilerak kokatzen dira.

Sarrera nagusia Urumea ibaiaren parean kokatzen da. Atari eta antzokiko sala nagusiko butaka-patiora zuzenean ematen du.

Areto nagusia. Areto nagusiaren edukiera 900 eserlekukoa da. Agertokiaren edukiera, 200 oturuntzakoa.

Butaka patio, platea, palko eta prostenioz hornituta dago. Platea, palko eta galeriak hegalean eraikita daude, ikuspen ona bermatzeko.

Ganga batez estalita dago eta Ignazio Ugarte margolariaren freskoez apainduta dago. Eraikinaren sarreran palkoetara dijoazten eskailera monumental batzuk daude.

Eszenatokiak, orkestra-zuloarekin batera, eraikinaren sakonera zentral osoa hartzen du.

Foyerra. 95m² ditu. Atariaren gainean kokatuta, antzokiko elkartze zona da. Ascensio Martiarenak 1912an egindako obrez apainduta dago. Friso moduan arte eszenikoetako hiru musa nagusiak irudikatzen ditu: musika, poesia eta dantza.

Club Aretoa. Antzoki-formatuan 120ko edukiera dauka eta cocktail-formatuan 180koa. 229 m² ditu.

Forma erdizirkularreko areto berria da. Besaulki-patioaren azpian dago eta ekipamendu osoa du formatu txikiko ikuskizunak, aurkezpenak eta ekitaldiak egiteko. Kanpo-sarbide independentea dauka.

Txina Aretoa. 60m² ditu. Bilera, mintegi edo aurkezpen txikiak egiteko handitasuna eta dotorezia ditu. Antzokiaren lehen solairuan kokatzen da, Foyer aretoaren ondoan. Pierre Ribera pintore euskal frantsesaren 1924ko margolanekin apaindua. Kanpo-terraza handi bat dauka.

Dantza Aretoa. 210m² ditu. Anfiteatroaren solairuan dagoen areto argia. Sarbide independentea dauka eta aurkezpenak, bilerak eta sinposioak egin daitezke.

Prentsa Aretoa. 50m² ditu. Sotoan kokatzen da eta prentsaurrekoak eta aurkezpen txikiak egiteko behar den guztia dauka. Kanpoko sarrera independente bat du.

Erabilera Anitzeko Aretoak. 60m². Antzokiaren lehen solairuan daude eta egokiak dira bilera, mintegi edo aurkezpen txikiak egiteko.

Kanpoaldeko Lokalak. 110m² guztira. Bi espazio hauek Behe-solairuan daude, eta Okendo Plazatik edo Reina Regente kaletik sartzen da bertara. Bulegoak edo informazio-puntuak jartzeko erabiltzen dira. 40 metroko solairuarte bat dute.

  • Kanpo Itxura

Fatxadak Igeldoko harrobietatik ateratako hareharriz eginak daude, eta espainiar errenazimendua gogorarazten dute. Bi orden gainjartzen dira, eta teilatupeak dena bateratzen du. Horma-ataletako hutsuneak simetrikoki agertzen dira eta elkartze-ordenako hiru zatiko konposizio ugariak dituzten arku eta ateburuak tartekatzen dira. Atariaren altuera bikoitzak leiho handiagoak sortzen ditu eta, fatxadako ertzetan, loggia platereskoz apaindutako eskailera-dorreak daude, albotako fatxadetako modulazio desberdinerako trantsizio gisa.

Atariko fatxadak korintiar estiloko zutabe ederrak ditu, binaka tartekatuak, sarrerako hiru ate handien eta solairu nagusiko balkoien artean.

Alboko fatxadak luzeagoak dira eta gorputz nabarmenagoa dute. Solairu nagusian fuste artekatuko pilastrez osatutako markoa duten balkoi zabalak daude. Reina Regente kalerako fatxadak burdinazko eta kristalezko markesina bat du, garai bateko gurdien estalgarri.

Berritze lanak 2001ean hasi eta 2007an amaitu ziren eta Joaquín Zubiria eta Gerhard Loch arkitektoek burutu zituzten. Honekin instalazio guztien berrikuntza egin zen: sarrera eta komunikazioak, edukieraren murrizketa, bulego eta antzoki erabileren distribuzio berria, estalki eta terrazen berrikuntza, fatxaden garbiketa eta eszenatokiaren birgaitze osoa.

Sala nagusiko edukiera murriztu egin zen. Espazio berriak ere sortu ziren. Butaka patioaren azpian "Sala Club" deitutako espazioa, eta dantza eta ballet gela bat estalkian. Lanen ondorioz puntako teknologiak barneratu ziren. Gainera, espazioen malgutasuna bultzatu egin zen: butaka patioa azalera lisoa bihurtu daiteke antzokia kafe-antzoki bihurtu dadin. Beste berrikuntza bat igogailuen barneratzea eta irisgarritasunaren hobekuntza izan dira.

Sarreran egindako lanek antzokiaren esentzia originala asko aldatu dute. XX. mende hasierako estiloko sarrera, apainketa ugaria zuen eta kolore urredun eta arrosez osatuta zegoen. Berreraikuntza lanetan ornamentazioa urritu egin zen, eta kolore zuria gailentzen da marmolaren erabilerarekin.

  • victoriaeugenia.com [web] "Victoria Eugenia Antzokia". [Kontsulta data: 2012ko uztailaren 29a]. Helbidea:
  • ARTOLA, Miguel [et al.]. Historia de Donostia-San Sebastian. Donostia: Editorial Nerea, 2004.
  • GÓMEZ PIÑEIRO, Javier; SÁEZ GARCÍA, Juan Antonio. Geografía e historia de Donostia - San Sebastián. Donostia: Instituto Geográfico Vasco "Andrés de Urdaneta", 1999.