Militarrak

Zumalakarregi, Tomas (1788-1835)

Absolutismoa berrezarrita, Aragoiko Boluntarioen Infanteriako II. Erregimentua antolatu zuen. Erregeordetzaren Batzorde Militarreko kide zen. 1825ean Huescan egon zen goarnizio lanetan eta 1828an Zaragozan, Printzearen Erregimentuan. Hurrengo urtean, Gironako Erregimentuko koronel eta elbarrien taldeko ikuskatzaile izendatu zuten. 1832an El Ferroleko gobernadore militarra zen, plazan aginte politiko eta militarra zuena, Rafael Cevallos de Escalera brigadierrak ordeztu zuenean arrazoi ez oso argiengatik (bidelapurreriaren aurkako borrokan gehiegikeriez hitz egin zen, Karlos erregegaiaren aldekotasuna,…). Banantze horrek minduta, Gortera Infanteriako inspektore Quesada jeneralari bere kasua azaltzera joan zen, baina, antza denez, alferrik egin zuen bisita. Ondoren, Iruñera joan zen, emaztearen hirira, lizentzia mugagabearekin. Bertan Angel Sagaseta de Ilúrdoz foruzalearen hizketaldietara joaten zen.