Pintoreak

Zuloaga Zabaleta, Ignacio

1936-1939 bitarteko gerran Zumaian zegoen. Han, tropa frankistak sartu zirenean, zenbait egunkaritan eraili egin zutela agertu zen. Albistea, ordea, faltsua zen. Bizirik atera zen gerra horretatik eta zenbait obratan bando frankistaren gorespena agertu zuen: Retrato de Franco con uniforme del Movimiento, Paisaje heróico de Toledo, El último requeté (Francok Ciano Kondeari oparitu ziona). Gerran zehar erakusketak egiten jarraitu zuen (Venezia, Londres) eta baita gerraostean ere (Madril). Bizi zela egindako azken erakusketa Bartzelonan izan zen ikusgai 1942an. Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin zion 1945eko udaberrian.