Pintoreak

Zuloaga Zabaleta, Ignacio

1898an, bere kalitatea eta originaltasun indartsua zela medio, Zuloaga dagoeneko pintore ospetsua zen bere herrialdean (eztabaidatua izan arren: ikus Ramon Perez de Ayalak Zuloagaren alde "itsusiari" buruz egindako aipua, Hispania aldizkaria, 1914-06-01) eta baita atzerrian ere. Urte hartan lehen domina eskuratu zuen Bartzelonako Erakusketa Nazionalean Víspera de la corrida obrarekin. Segoviara jo zuen (Gaztela deskubritu zuen), Parisen eta, orokorki, Frantzian erakusketak antolatu zituen eta Luxemburgeko pinakotekak Mi tía y mis primas enkargatu zion. Paris, Segovia edota Madrilen asko sortu zuen eta, orokorrean, tamaina handiko margolanak egiten zituen. Margolan horien inguruan hainbat aipamen eta eztabaida sortu ziren eta 98ko belaunaldiarekin lotu zuten. Parisen ezkondu zen Valentine Dethomas anderearekin (1899).