Konposatzaileak

Zubiaurre Urionabarrenechea, Valentin Maria de

1875ean orduan Erret Kaperako lehen maisua zen Hilarion Eslavak, Mariano Martin Salazar Erret Kaperako bigarren maisua izateari utziko ziola informatu zion Zubiaurreri eta kargua betetzeko beharraz hitzegin zion. Postuaren eskaera egin ostean, urte horretan bertan Madrilgo Erret Palazioko Musika kaperako bigarren maisua izendatua izan zen eta berehala espainiar hiriburura itzuli zen. 1875tik 1914an Valentin hil arte, Zubiaurreren bizitza Erret Kaperara zuzenduta egon zen. Eszenako musikatik aldentzen joan zen eta orokorrean gaztetatik hainbeste interesatu zitzaion errepertorioko musikatik, poliki-poliki bere karguko beharrei ekin zion buru-belarri. Eslavari gertatu zitzaion moduan, Erret Kaperako kargua hartu zuenetik ez zuen opera gehiago konposatu. Bere maisu eta aurreko karguduna bezala, bere katalogoa mezez, liturji-lan eta Erret Kaperan libre gelditzen ziren musika plazentzat ariketez betetzen da. Musika profanoan eginiko sartu-irten laburrak pianorako pieza labur edo lieder soiletara mugatu ziren. Musikalki, bere lehen garaiko obra esperimenteletatik -folkloreari aipamena egiten dioten Ledia bezalako opera edo italiar lirismo zoragarria erreferentziatzen dutenak bezalkoak, Don Fernando el Emplazadon aurki dezakeguna- idazketa kontserbatzaileago bateruntz zuzendu zen, seguraski Erret Kaperan zeukan karguagatik. Eszenatoki batean egin zuen berragerketa bakarra 1873an konposatu zuen Ledia hirugarren opera estreinatu zuenean izan zen, 1877ko apirilaren 22an Madrilgo Teatro Real-en. 1878an, Eslava hildakoan, Valentin de Zubiaurre Madrilgo Erret Palazioko Musika Kaperako Zuzendari Maisua eta Madrilgo Musika eta Deklamazioko Eskola Nazionaleko Talde Instrumentaleko bitarteko irakaslea izendatua izan zen, gero, 1891an irakasle titularra izatera pasa zen. 1878an Paz Aguirrezabal Echazarretarekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituzten: Valentin, Ramon eta Pilar. Bi zaharrenak, jaiotzez gorrak, pintura ikasketak egin zituzten eta XX. mendeko euskal pinturaren ordezkari pragmatikoenetan bihurtu ziren. Txikienak, Pilarrek, piano eta konposizio ikasketak egin zituen Madrilgo Kontserbatorioan Julio Gomezekin. Gerora Ricardo Gutierrez Abascal "Juan de la Encina" arte-kritikariarekin ezkondu zen. Pilarrek bizitza guztian zehar harreman estua mantendu zuen espainiar musika munduko pertsonekin, hala nola, Manuel de Falla, Felipe Pedrell, edo Adolfo Salazar. Pilarri esker bere aitaren konposizio ia katalogo guztia errekuperatu ahal izan zen.