Konposatzaileak

Zubiaurre Urionabarrenechea, Valentin Maria de

San Fernando Arte Ederretako Errege Akademian musika sail bat eratzeko arrakastarik gabeko saiakera batzuen ondoren, 1873an aipaturiko saila inauguratu zen. Hilarion Eslava buru zela, Errepublikako Gobernuak izendaturiko hamabi akademikoengatik osatzen zen, tartean Valentin de Zubiaurre zegoelarik. Urte batzuk geroago, 1903an zehazki, Jesus de Monasterio hildakoan, berak bihurtu zen saileko lehendakari. Musika Saila osatu eta bi hilabetetara, 1873ko abuztuan, espainiar artistak Italiako hiriburuan ikasi zezaten, Espainiako Arte Ederretako Akademiaren Erromako barnetegiko plazak betetzeko lehen lehiaketa publikoa ireki zen. Aurreikusitako plazen artean, musikoei zuzenduriko bi plaza zeuden: bata lehiaketa bidezkoa -zenbakizko barnetegia- eta bigarrena meritu bidezkoa. Valentin de Zubiaurre Erromara joateko oso interesaturik lehengo plaza lortu zuen, eta Ruperto Chapi Alakanteko konposatzaileak berriz bigarrena. Pentsiodunak hiru urtez Erroman bizi beharko bazuen ere, Valentin de Zubiaurre urtebete besterik ez zen egon bertan.