Konposatzaileak

Zubiaurre Urionabarrenechea, Valentin Maria de

Garai honek urtebete besterik ez zuen iraun. Valentin Mª de Zubiaurrek bere konposizio-ikasketak Espainiatik kanpora sakondu nahi zituenez, bereziki Brusela edo Napolesko kontserbatorioetan, Amerikara joatea erabaki zuen, han bere musika-ikasketekin jarraitzeko dirua irabaziko zuelakoan. Hasiera batean Buenos Airesera joateko intentzioa zeukan arren, izan ere argentinar hiriburuan bizi ziren euskal kolonoentzat zuzenduriko gomendio-gutunak zeramatzan gainean, Bordeleko portura iritisi zenean Amerikara zihoan itsasontzia abiatua zela konturatu zen. Baina Ameriketaruntz zihoan lehen itsasontzia hartzeko asmoa zeukanez, La Guayra (Venezuela) zioan batean itsasoratu zen. Amerikan igarotako urteetaz ezer gutxi dakigu. Familiartekoekin mantendu zuen azken urteetako korrespondentziagatik dakigunez Valentin ekonomia aldetik desengainatua zegoen. Irakasle eta piano-kontzertista bezala bizi zen La Guayra eta ondoren Caracasen. Garai honetan konposatu zuen musikari buruz ia ez daude erreferentzia aipagarririk, zailtasun gutxiko zenbait piano obra izan ezik: Vals (1849), Alfonso (1858) eta Recuerdos de Venezuela (1859).