Eskultoreak

Zerio, Xabier de

Bargotan (Nafarroa) jaio eta Bergaran (Gipuzkoa) bizi den eskultorea.

Harria, zura eta burdina erabiltzen ditu lanerako. Ibilbide luzea du eta 1988. urtetik erakusketak egiten ditu modu jarraituan. Zeriok lan ugari egin ditu instituzio publikoetarako, horien artean tolerantziari eginiko eskultura-multzoa aipatu behar da, bere jaioterrian dagoena. Halaber, aipagarria da Goraño izenekoa (1995), Bidankozeko udalerrian (Nafarroa) kokatzen dena.

Eskultore-jardunaz gain, diseinu lanak egiten ditu eta anagrama ugari egin ditu enpresa, elkarte eta erakunde publikoetarako. Gainera, liburu eta aldizkariak diseinatzen ditu, eta baita publizitate-kartelak ere.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 175 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.