Kontzeptua

Zarramuskeroak

Zentronikoko (Nafarroa) inauterietako pertsonaiak; Udalaren lankidetzarekin "peña Cirbonera" taldeak antolatzen ditu inauteriak. Ostiral gauez, Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurrita, inauteriak hasten dira. Hainbat koadrila, mozorro deigarriekin jantzita, Foru plazan elkartzen dira. Pregoia irakurri ostean, eta txarangaren musikarekin, inauterietako taldeak herriko kale nagusiak zeharkatzen ditu. Larunbateko eta igandeko arratsaldeetan, ordubeteko tartean, zarramuskeroak izaten dira kaleetako jaun eta jabe. Talko-hautsak, kolonia eta beste produktu batzuk hartuta, aurpegia agerian duten gazte-koadrilen atzetik ibiltzen dira, eta horietako asko ez ezagutzeko moduan uzten dituzte. Antzinako jatorria duten herri-pertsonaia horiek (gaur egun, oraindik ere haien existentziaren arrazoia zehaztea zaila da) parrokiako elizako kanpaien joaldi bereziarekin batera hasi eta amaitu ohi dute irteera.