Lexikoa

zapo-erdara

sorgin-solas.
zapa-erdara.
belagile-solas.
ahuntz-erdara.

Zapo-erdara edo ahuntz-erdara izenarekin ezaguna den eta euskaraz erabili izan den hizkuntza sekretuak silaba bakoitzaren ondoren beste silaba bat tartekatzen du [P eta aurreko bokala]. Esate baterako: Oso polita zara = Oposopo popolipi tapa zaparapa. Beste toki batzuetan ti silaba aurretik ezarriz egin izan da: Tiotiso tipotilitita tizatira.