Lexikoa

Zanpantzar

Pantzart eguna.
janpantza.
Saint Pansard.

Inauteri asteartea, "Donostiar jator guztiek beren zelebrekeri puntta egiten duten eguna" (T. Alzaga). Zanpantzar izeneko panpina zatarra hainbat herritan Inauteriaren eta bere espirituaren adierazgarri da. Saint Pansard - San Panzudo edo Sabelandi- dakar gogora. Olentzaro edo Olentzerorekin batera tripazainkeriaren irudi bizia da. Lekeition asko jan zenean "Egin dozue Zanpantzar eta Mari Galleta" esaten zuten. Baionan, Zanpantzarren irudia kartzela aurrean epaitu eta erre ondoren, errautsak ibaira jaurtitzen ziren. Zenbait tokitan Hausterre egunari Pantzart eguna ere esaten zaio. Zubieta-Iturengo joaldunei ere ematen zaie zanpantzar izena.