Lexikoa

zankin-joko

Jolas honetarako metro-erdiko makilak erabiltzen ziren, mutur batean zorroztuak. Hasierako zozketaren ondoren, aurrenekoak bere makila indarrez bota eta lurrean sartzen zuen; atzetik gainerako guztiek beren saioa egiten zuten aurretik sartutakoak botatzen ahaleginak eginez. Inork makilaren bat botatzen bazuen, berriro har eta bereaz joz, ahalik eta urrunen bidaltzen zuen. Galtzaileak bila joan behar zuen eta, itzultzean, lurrean sartu aurkakoak makilaren bila joan gabe, hau lau bider atera eta sartu aurretik. Lortzen bazuen, egitekoak aldatzen zituzten. Baina ez bazuen garaiz lurrean sartzen, gainerako jolaskideek txandatuz beren makilaz urruntzen zuten galtzailea. San Blas egunean jokatzen zen bereziki. (Tolosa)