Dantza

Zagi-dantza

Zagi-dantza izenarekin hainbat tradiziozko dantza ezagutzen ditugu, makil-dantza multzokoak, ezaugarri nabarmenena gutxienez dantzari batek bizkarrean zagi, zahagi edota zaragia duela, gainontzeko mutilek beraien makilekin jotzen dutena. Lizarrako Aita Olazaranen hitzetan "behin bere eduki gorriak gazteriaren poztasuna eragin duen, zahagia, dantzari gazteen makilekin erritmoa jarraituz kolpatua izaten da".

Ihauteri garaian dantzatu ohi den dantza hau, Jorrai-dantza izenarekin ere ezaguna da. Izan ere, zenbait herritan makila jorrai edo aitzur txiki baten kirtena izaten baita.

Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritan ezaguna da, bereziki Bera, Arano eta Goizuetan, zeintzutan, etenik gabe eta bertako ohiturean errotuta mantendu izan den.

Patxi Arrarasek, bere liburuan, Doneztebe eta Arizkun herriak ere aipatzen ditu, honako dantza egiten zen lekuen artean eta honela deskribatzen du:

"Su melodía está formada por dos frases musicales de dieciséis compases cada una al ritmo binario de dos por cuatro (Melodía 82). En la primera frase musical, los danzaris, que sostienen una gruesa makilla sobre su hombro derecho, giran en torno a un muchacho que lleva sobre sus espaldas un pellejo u odre inflado, el "zaragi". En los ocho primeros compases giran en sentido inverso a las agujas del reloj y, dando una media vuelta a la derecha, repiten el mismo movimiento pero, lógicamente, en sentido contrario. En esta traslación van marcando con los pies el ritmo musical: un paso-saltito negra y dos pasos-saltitos corchea, con pies alternos, respectivamente, en cada parte del compás. En la segunda parte musical los danzaris golpean el suelo con sus makillas, simulando la acción de escardar, avanzan, con este movimiento, hacia el eje del círculo, es decir, en dirección del portador del pellejo para terminar golpeando con las makillas sobre el odre hinchado. Los golpes en el suelo se dan en los compases 1, 3, 5 y 7, un golpe en cada parte de la medida musical, y en las notas sol negra de los compases 2, 4, 6 y 8 se golpea el odre" .

Jorrai-dantza izeneko aldaera hau batez ere Gipuzkoan ezaguna da. Egun, dantza talde askoren errepertorian ikus daiteke, bereziki gaztetxoen dantzari-txiki taldeetan, jatorriz helduen dantza izan arren.

Jorrai-dantzak makilekin eta zahagiarekin dantzatutako zatiaz gain badu bere barnean zortziko izeneko dantza ere. Lehendabizikoz kapitainak egiten zuen eta ondoren dantzari talde osoak. Honek, lurra jorratzen ari denaren mugimenduak eta keinuak imitatu eta gero, kolpatzen dituzte makilak beraien artean eta zahagia ere bai. Dantza hau agertzen da Juan Ignacio de Iztuetak idatziriko Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburuan (1824):

"Jorrai dantza egiten da, errietako pozaldia edo festak bukatu ondoan, zagi puztuakin eta jorraiakin, modu onetan:

Irteren dira dantza onetara zortzi, amabi, edo amasei lagun, beren Buruzari edo kapitanarekin. Buruzari onek bear du eskuan eraman pordoi luze bat, puntan burni zorrotz batekin, eta beste guziak jorrai bana. Lau dantzarirentzako bear du bostgarren batek eraman zagi puztu bat bizkarrean, eta ibilli bear dute zagidun oek dantzarien atzetik.

Dantzatu bear duten toki guzietan, lendabizi buruzariak dantzatu bear du zortzikoa, besteak gelditurik begira daudela; eta ark dantzatzean, oek guziak batean.

Zortziko au bukatzean, jotzen du danboliñak atxurrerako soñua, eta orduan asitzen dirade dantzariak atxurrean, soñuaren puntuak, jorraien kolpeakin batean, zuzenkiro daramazkitela.

Dantzariak atxurrean asi bezain laister, sartutzen zaiote zagi puztudun bat lau dantzariri erdian, eta oek jorraien kirtenakin, zatitzen dute zagi aizez betetakoa soñuaren azkenengo puntuan, guziak bat batean.

Zagia zatitzean, asitzen dira dantzariak atxurrean beste alderontz begira. Baña an ere sartutzen zaiozkate zagidunak atxurle dantzariai erdira; baita oek ere berriro zanpatu zagi aizatuak.

Jorrai dantza onekin ematen dute aditzera, bukatu diradela joistalluak, baita ustu ere zagiak; eta ekin bear zaiozkala nor bere lanari, aroikeriari utzirik. Senaera ain egoki onekin oarketutzen dirade euskaldunak, joistalluai utzirik, lanera joan bear dutena."

Aranon eta Goizuetan zagi-dantza ihauterietako asteartean egin ohi da, tankera honetako bestelako dantzak bezala.



Ihote taldea zenbait mutil gazte bikotez osatuta dago (mozorro dute izena). Kopuru finkorik ez badago ere, azken urte hauetan gora egin du. Ator eta galtza zuria janzten dute, lepoan zapi gorria eta baita gerriko gorria ere; ezpartinak zuriak dira, zinta gorridunak. Denek eskuan makil luzea daramate, lizar edo urritzako adarra, gutxi gorabehera metro bat inguru luzerakoa.

Bi herrien arteko aldaera nabarmenenak Aranokoen galtzak zinta, zintzarri eta bordatuekin apainduta daudela dira eta bestetik, Goizuetan, azken hamarkadetan talde erdiak galtzaren gainean azpiko gona edo gona txuria janzten dute. Aldi berean bigarren zagi bat gehitu da.

Tadea osatuz beste bi pertsonaia gehiago daude. Antzina Aranon mozorratuta joaten ziren. Azkenaldian emakumez mozorratutako mutil bat da sorbaldan zahagia ongi lotuta eramaten duena; bestea, senarrarena egiten duena, bere atzetik ibiltzen da zagi-dantza bukatu eta eskapatzen denean.

Goizuetan bi dira zomorroak ere bai, itxuraz zikinak eta ilunak. Urdin koloreko buzoa edo arropa, txapel beltza eta oinetan abarkak daramatzate. Begiak eta ezpainak gorriz margotuak eta aurpegia beltzez. Sekulako zahagiak daramatzate sorbaldetan loturik, besoak libre gelditzen zaizkielarik. Zahagiaren beheko aldetik joare bat zintzilik dago. Neska eta emakumeen atzetik dabiltza eta harrapatzen dutelarik musukatu, edo hobe esanda, haien aurpegiak igurtzen dituzte nesken aurpegia zikintze aldera.

Zagi-dantza herriko kaleetan eta baserrietan egiten da, puska biltzean egiten diren hemendik harakoetan, ihaute asteartetan nagusiki. Aranon azken urte hauetan, ihaute igandean egiten da.

Dantzariek aurrez aurreko bi lerro paralelo osatzen dute. Musikak bi zati ditu, bakoitza hamasei konpasekoa eta nahiko sinplea eta errepikakorra da. Lehen zatian dantzariek atzera eta aurrera pausuak ematen dituzte bi eskuak makilan jarrita dituztela. Bigarrenean, makilak altxaturik, musikaren erritmoarekin jotzen dituzte elkar, arku antzeko bat sortuz. Arku honen azpitik sartzen dira saltoka eta jauzika zahagiak daramatzatenak. Azkeneko konpasean jotzen dute zahagia zomorroek itzulipurdi bat egin eta gero.

Azkeneko urteetan akordeoiarekin jotzen da musika baina, berez, txistuarekin jotzekoa da.

Azken urte hauetan ere, emakumearen parte hartzea gertatu izan da.

Beran Zagi-dantza makil-dantzen zikloaren barnean kokatzen da. Hauek Sanestebanetan (abuztuaren 3an) dantzatzen dira, goizez beti ere. Dantza zikloaren hamargarrena eta azken dantza da. Adin ezberdinetako hainbat mutil taldek egiten dute.