Ikertzaileak

Zabalo Zuazola, Ignacio de

Gipuzkoar metalurgikoa. Bergara, ca. 1840 hamarkada - ?.

Ignacio de Zabalo, Pascual Madozek bere Diccionario geográfico ospetsuan baieztatzen duenaren arabera Toledoko arma fabrira hornitzera zetorren "zavalo galtzairuaren " sortzailea izan zen.

Horregatik bakarrik meritu nahiko izango luke biografiatua izateko; baina hiztegi honetan ez da altzairuaren zientzia-ezagutzari ekarpena egiteagatik bakarrik azaltzen, baizik eta bere ezagutzei industria-etekina nola ateratzen dienagatik ere; euskal gizarteak beti aurre egin beharra izan dion erronkarik nagusienetarikoa izan den ikerketa esperimentala sustatzea era bakarrean adierazten digulako: zientziaren eta industriaren arteko harremanarekikoa.

Ignacio de Zabaloren aztarnez ezer gutxi dakigu, Bergarako auzoa izan eta XVIII. Mendearen erdian jaio zenetik haratago. 1768tik aurrera altzairua lortzekotan Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankide izan zena ere jakin dakigu. Garai horretan, altzairu mota bi bereizten ziren: naturala (kalitate handiko mineralekin egindakoa, "Arrasateko altzairu" ospetsuaren kasuan bezala), eta zementatua (burdin gozoari karbonoa gehitzetik lortutakoa). Ordurako, Baskongadak bere Extractos aldizkarian argitaratuko ziren esperimentuen bitartez, "Réaumur-en metodoa" izenekoari jarraituz "burdina forjatua altzairu bihurtzeko" teknologia garatzearen asmoa zeukan. Ferchault de Réaumur-ek (1683-1757) 1722an -burdina gozoaren eta fundizio nahaste baten fusioz (zementazioz baino hobeto) altzairua ustiatzeko oinarri teorikoak ezarri zituen eta Baskongadak metodologia horrekin euskal burdinaren metalurgia-aplikatuari aurrera egiten lagunaraziko zion aukera planteatzen du. Zabalok, esperimentu-programa horrekin bat egin zuen.

Zabaloren hurbileko zientzia-inguruaren testuingurua aintzat hartu gabe bere ikerketen izaera ulertzera iristea zaila da. Zabalok bere esperimentuak hasi zituenean, altzairuaren benetako izaera ezezaguna eta erreserbatua zen zerbait zen; hogei urte arinago, Sheffieldeko erlojugile batek, Benjamin Huntsmanek, altzairu berezi homogeneo bat lortu zuen (Réaumur-en metodoz), garai hartako siderurgia modernoaren potentzia handia zen Ingalaterran espatsu zaindua izanez. Askoz geroago, Lavoisieren kimika berriaz, metalurgiak, oinarri solido teorikoetan eraikitako zientzia-unibertsal bezala, gora egingo du. Zentzu honetan Claude Louis Berthollet (1748-1822), Gaspard Monge (1746-1818) eta Alexandre Vandermondek (1735-1796) burdinen nolakotasun, xehetasun eta osaketari buruzko oinarri zientifikoagoak ezartzea lortzea ekarri zuten egindako kimika-lanak erabat garrantzitsuak izango dira.

Ezagutzok beste teknika berri batzuetarako bideak leundu egin zituzten; hala ere, termodinamika-metodoek eragindako aldaketak argitzerik ez zuten ekarri (eta XIX. mendearen erdira arte ere ez dute ekarriko).

Euskal siderurgiaren historian, Zabalo "altzairua, bere maleabilitatearen kalte barik, galdatzeko sekretua"ren aurkikuntzari egindako bere ekarpenagatik gogoratua izango da. 1777an, Peñafloridako Kondearen eta beste Lagun batzuen aurrean, "galdaketaren misterioa" atontzeari ekin zion eta klasiko bihurtuko ziren saiakerak egin zituen; trebetasun handia erakutsiz, hamar urteren buruan saiakera eta haztamuak eginez, hiru motatako kalitaterik hobereneko -hau da, barratan zementatutako altzairua, krisolean findu eta galdatua- altzairua ekoiztea lortu zuen, britainiarrekin lehian jardun nahiez.

Etorkizuneko lehia hori egia izatera iritsi zedin posible egiteko, industria-mailan egiteratzea beharrezkoa zen. Urrats hori emateko, Baskongadak Koroari eskatu zion Zabalori bere teknika ustiatzeko pribilegio esklusiboa eman ziezaiola. 1777ko irailean zortzi urteko eperako ustiaketarako pribilegio bakarra eman zitzaion. Esklusiba honen arlo interesgarrienetariko bat altzairua bezalako hainbesteko balore estrategikoa zeukan gai baten inguruan inportazioen menpe egon beharrik ez izateko estatu-interesa aitortzen zela izan zen. Hala ere, aurkakotasunik izan zen: Pedro de Allanegi eta de Ibarra bezalako burdinagileek salaketa aurkeztu zuten, Zabalok baino arinago altzairua zementatu izana adieraziz. Aldundiak ere foruzkontrakoa izatearren, "Lurraldearen jatorrizko askatasunaren" aurkakoa zela esanez, aurkako helegitea jarri zuen. Auziok amaia zein zen ez dakigu, baina zalantzarik gabe, burdingintza krisiratzen zihoan garaian zementazioaren teknika nagusitzen hastea litekeena da.

1778an, esklusibaren jabe zela, Zabalok Guda Ministroari Errege-Fabrikei altzairua hornitzea ahalbidetu ziezaiola eskatu zion. Fabrikok altzairu alemanak zekartzaten. Bere aberastasuna agian oso handia ez zenez, Alegian burdinola alokatzea erabaki zuen. Bertan, "Huntsman ereduko" labea eraiki eta altzairuaren industria-ustiapenari ekin zion. Urte haietan Alegiako burdinolaren ustiaketarako egoitza jada bere jabegopekoa zen Bergarako burdinolara aldatu zuen. Zementaziorako labe indartsu bat ezarriz, 800@-ko (hamar tona inguru, Juan Antonio de Enriquezek 1787ko gipuzkoar industriaren esparruko Memoria lan dokumetatuan baieztatzen duenez) kalitate oso handiko altzairuaren urteroko ekoizpena lortu zuen, gerora Nafarroan, Gaztelan eta Aragoan arrakastatsu salduz eta, hori zela eta, 1783an, Baskongadako Extractos-etako orrialdeetan gorazarre ikaragarriak jasoz.

Hala ere, esparru honen muga estu hauetan Zabaloren enpresa- eta teknika-jarduerak ezin laburbildu izango genituzke. Geldi bedi 1782 eta 1792ren artean Euskal Herrian zementatutako altzairuaren ustiatzaile handi bezala finkatu zela. Zabaloren ekarpena sakonen aztertu duen Ignacio Mª Carrion historialariaren hurrengo hitzak, Zazpireungarreneko euskal ekonomiaren testuinguruan bere esanahia, egokiro, laburbiltzen dute: "La recuperación de la fabricación de espadas y armas blancas en general es consecuencia de los esfuerzos de la Bascongada en primer lugar, y de don Ignacio de Zabalo Zuazola en particular por desarrollar la fabricación de acero".