Zuzendariak

Zabala Zabaleta, Karlos

Aktorea, zuzendaria eta gidoilari gipuzkoarra, Donostian 1962an jaioa. Bere arte nortasun aldartetsuak eta bere inkonformismoak zinemagile berezia ematen diote.

Jada Donostiako frantziar lizeoan bere ikasle garaian Zabalak eskolako antzerki-muntaietan parte hartuz arte dramatikoarenganako joera erakutsi zuen. Laurogeiko hamarkadaren hasieran Donostian kokatutako Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikorako Antzerti izeneko eskolan sartu zen. Eskola hori euskal antzerti eta zinemarentzako haztegi emankorra izan da. Kameren aurrean egin zuen bere lehen papera Bruno Carriereren Txirula miresgarria (1982) askoren arteko telebista ekoizpenean lortu zuen. Gero Stephen Frearsen The Hit-La venganza (1984) filmean parte hartu zuen. Antzertiko beste ikasle batzuekin batera euskal gazte-aldra bat eratuz, londrestar Tim Roth gazteari barre egiten zioten aktore handi horren arte ibilbidearen lehen aldietan. Zati baten Euskal Herrian filmatua izandako ekoizpen horretan Terence Stamp eta John Hurt ere lanean izan ziren. Bere lehendabiziko eginbehar garrantzitsua Alfonso Ungriaren Ehun metro (1985) filmarekin iritsi zitzaion, poliziak atxilotu eta galdegindako gazte bati bizia emanez. Beste euskal ekoizpen batzuetan parte hartuz geroztik espainiar Rumbo norte (1987) filmean protagonista betekizuna lortu zuen baina proposamen arraro horren hedapen urriak Zabalak paper garrantzitsu bat betetzearen aukera ustiatu zezana eragotzi egin zuen. Crónica de la Guerra Carlista-Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988), Ander eta Yul (1988) edo Ke arteko egunak-Días de humo (1989) bezalako metraje luzeetan izan zuen bere agerpenek euskal zinemagintzan ezagunenetariko aurpegietako bat izatera eraman zuten.

1990ean aktore bezala bere ibilbidean jauzi handia egin zuen arrakasta handirik izan ez zuten arren hurrengo film bietan parte hartzearren: El anónimo... ¡vaya papelón! (1990), ikusle gazteentzako asmatutako komeria bat eta Santa Cruz, el cura guerrillero-Santa Cruz apaiz gudaria (1990). Horretan, Santa Cruzen irteeran indarrez bildutako elizain maltzurrarena egiten du, kritikak goraipatua izan zena. Eta egia esan Zabalak une oro errakuntzarik txikienak bizitzaren ordaina izango duenaz jakitun izanik bizi den pertsonaiaren larritasuna une oro helaraztea lortu zuen. Gero Vacas (1991) filmean emanaldi labur baina gogargitsua izan zuen, 36ko kolpe militarraren ondoren menpean hartutako bailaran fusilamenduak zuzentzen zituen faxista higuingarriarena eginez. Baina 80ko hamarkadaren amaieran Zabalak Pergolesiren Flaminio opera zuzentzea onartu zuen eta horrek zuzendaritzarekiko gero eta zudu handiagoa izatera bultzatu zuen. 1991. eta 1993. urtean Antzertiko bere Eneko Olasagasti adiskidearekin batera Bi eta bat, espainiar estatuan egindako lehen egoera-komeria zuzendu zuen, euskal herritarrengan arrakasta handia lortuz. Angel Amigok, seriearen ekoizlea, lortutako arrakasta zela eta, Zabalaren eta Olasagastiren lehen film luzea ekoiztu zuen, Maité (1994), ikusleen onarpena jaso zuen lehen euskal komedia. humorea eta erromantikotasuna armoniaz nahasten zituen euskal-kubatar ekoizpen horrek Habanako Zinemaldian Ospearen Saria lortu zuen. Eta Maité (1997-1998) sorrarazi zuen, Zabalak eta Olasagastik zuzendutako ETBren lehen gaztelerazko telekomeria. Maitéren eta telebistarako bere bertsioaren artean Zabalak eta Olasagastik ETBn oso ospetsua izan zen beste serie bat zuzendu zuten: Jaun ta jabe (1995-1996). Arrakasta horien ondoren Zabalak eta Olasagastik Maitéren ospe-maila lortu ez zuen Sí, quiero (1998) izeneko nahaste-komeria dibertigarria filmatu zuten. Film horrekin zinemagile bikoteak Euskal Zinemari El Mundo VIII. Sarietan Zuzendaritzarik Hoberenari Saria lortu zuen (2000).

Zabalak bere gogo egonezin eta berritzaileari jarraiki, Gregorio Murorekin batera, 2000. urtean animazioa benetako irudiekin nahastera zetorren El rey de la granja lehen espainiar filma egin zuten. Zuzendaritza lanetan buru belarri aritzeagatik Carlos Zabalak ez zuen bere aktore lana ahaztu. Maité filmean zein Sí, quiero filmean paper txikiak beretzat hartu bazituen ere, gidoiaren idazketan Karra Elejalderen Torapia (2004) eta Fernando Bernués eta Mireia Gabilondoren Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) filmetan paper txikiak gorde zituen, film luze horietako gidoiak egiten parte hartu eta aktore bezala bere lehen aldietan narotasunez agertzen ez zuen bere izaera komikoa jakinaraztera eman ziguten bigarren mailako pertsonaia dibertigarriak asmatuz. Argi dago aro berri horretan Zabala, kamaren aurreko bere arrakastak eraginda castingetan tokirik izateko tentsiotik askatuta gelditu dela. Interpretazioaren eremuan onura asko ekarri zizkiona bizitzeko askatasuna aurkitu zuen. 2000ko hamarkadan Martin (ETB, 2003-2009) edo Mi querido Klikowsky (ETB, 2005-2009) bezalako ikuslearen txaloa jasan zuten serieak berak ere zuzendu eta idatzi zituen. 2009an Euskal Filmategiak Carlos Roldan Larretaren Secundarios vascos de primera 3 argitalpenaren atalburu bat bere arte ibilbideari eskaini zion.

Aktorea

  • The Hit-La venganza (1984), Stephen Frearsena
  • Ehun metro (1985), Alfonso Ungriarena (MM)
  • Petit casino (1986), Juan Luis Mendiarazena(CM)
  • Rumbo norte (1987), Jose Miguel Gangarena
  • Lauaxeta-A los cuatro vientos (1987), Jose Maria Zorrillarena.
  • Crónica de la Guerra Carlista-Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988), Jose María Tudurirena
  • Ander eta Yul (1988), Ana Diezena
  • Sigan felices (1989), Julia Juanizena (CM)
  • Ke arteko egunak-Días de humo (1989), Antton Ezeizarena
  • El anónimo... ¡vaya papelón! (1990), Alfonso Arandiarena
  • Santa Cruz el cura guerrillero-Santa Cruz apaiz gudaria (1990), Jose Maria Tudurirena
  • Vacas (1991), Julio Medemena
  • Maité (1994), Carlos Zabala eta Eneko Olasagastirena.
  • Sí, quiero (1998), Carlos Zabala eta Eneko Olasagastirena.
  • Ione, sube al cielo-Ione, igo zerura (1998), Joseba Salegirena
  • Torapia (2004), Karra Elejalderena
  • Kutsidazu bidea, Ixabel (2006), Fernando Bernués eta Mireia Gabilondorena.

Zuzendaria

  • Maité (1994) Eneko Olasagastirekin batera egindako zuzendaritza
  • Sí, quiero (1998) Olasagastirekin batera egindako zuzendaritza
  • El rey de la granja (2000) Gregorio Murorekin batera egindako zuzendaritza

Zuzendaritza laguntzaile

  • Amor light (1987), Juan Luis Mendiaraz (Eneko Olasagastirekin, Zuzendaritzarako laguntzilea) (CM)

Gidoilaria

  • Terapia (2004), Karra Elexalde (gidoia, Karra Elexalde, Jose A. Ortega eta Carlos Zabala)
  • Eutsidazu bidea, Isabel (2006), Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo (Nagore Aranburu, Fernando Bernues, Joxean Sagastizabal eta Carlos Zabalaren gidoia)
  • Txirula miresgarria (ETBren eta Quebeceko telebistaren arteko ustiapena, 1983) Bruno Carrierek zuzendutako telebistarako egindako filma,
  • Bai, horixe Juan Miguel Gutierrezek zuzendutako HABErentzako egindako seriea (ETB, 1985-1986),
  • La traka (ETB, 1987) Patxi Barcoren zuzendaritzarekin,
  • Don Don Kikilikon (ETB, 1987, honen gidoia ere),
  • Hop (ETB, Eneko Olasagastirekin batera gidoigile eta zuzendari),
  • La bola de cristal (TVE, 1990),
  • Bertan zoro (ETB, 1991),
  • Bi eta bat (ETB, 1992, Gidoilari eta zuzendari Eneko Olasagastirekin batera, egoera-komedia, 26 atalburu),
  • Jaun ta jabe (ETB, 1995-1996, Eneko Olasagastirekin batera gidoigile eta zuzendari, egoera-komedia, 49 atalburu),
  • Maité (ETB, 1997-1998, Eneko Olasagastirekin batera gidoigile eta zuzendari, dramedy, 26 atalburuak),
  • Ertzainak (ETB, 1999, beste batzuekin gidoilari eta zuzendari, 7 atalburu),
  • Ez gaude konforme (ETB, 1999, gidoilari eta zuzendari beste batzuekin,
  • Sorginen laratza programarako 51 fikzio-atalburu),
  • Goierri airlines (ETB, 1999-2000,
  • Sorginen laratza programarako 5 minutuko atalburu-seriea, gidoilaria eta zuzendaria),
  • Martin (ETB, 2003-2009, gidoilaria eta zuzendaria),
  • Mi querido Klikowsky (ETB, 2005-2009, gidoilaria eta zuzendaria).
  • Amigo, Angel: Veinte años y un día, Donostia-San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication SL, 2001, 221 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Miguel, Casilda de; Rebolledo Zabache, José Ángel; Marín Murillo, Flora: Ilusión y realidad. La aventura del cine vasco en los años ochenta, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 1999, 295 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: La producción cinematográfica en el País Vasco: desde Ama Lur (1968) hasta nuestros días, Madrid, Ediciones de la Universidad Autónoma de Madrid, 1996 (mikrofitxan egindako argitalpena).
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. zkia. 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 311 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2009, 276 orr.