Arkitektoak

Yrizar Barnoya, Joaquin

Arkietkto gipuzkoarra, Azkoitian jaio zen 1893an, probintziako bertako administrazioan ospe handia zeukan familia baten baitan. Donostian hil zen 1979ko irailaren 22an.

Madrilen burutu zituen ikasketan eta jarraian hantxe jarri zen bizitzen. Gerra Zibilaren ostean Zientzia eta Hezkuntza Ministerioko eskola Arkitektoa bilakatu zen. Izatez liberala zen, foruen aldekoa, Eusko Ikaskuntzako Arkitektura saileko buru ere izan zen eta erakunde horretako Batzorde iraunkorreko kidea. Hainbat aldizkaritan esku hartu zuen: Boletin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, Revista Internacional de Estudios Vascos, Arquitectura, Euskalerriaren Alde, Quinto Congreso de Estudios Vascos, Banco de Vizcaya. Revista Financiera, Homenaje a don Julio de Urquijo, Vida Vasca, Homenaje a don Joaquin Mendizabal eta Aranzazu.

Las Casas Vascas: torres, palacios, caseríos, chalets, mobiliario liburua prestatu zuen (Donostia, 1929) eta Fausto Arozenarekin batera beste hau ere kaleratu zuen: La Casa de Zumalacárregui (Donostia, 1948).

Aldizkari eta lan horietan argitara eman zituen artikulu eta idazlanen artea, honako hauek ditugu: El mudéjar en Guipúzcoa (1922), La casa Jauregui de Vergara (1923), La casa Zavala de Vergara (1923), La casa de Loyola (1924), Arquitectura popular vasca (1930), La casa de Balda (1932), El Real Seminario de Vergara (1945), La casa solar de Legazpi (1946), El arte en las casas guipuzconas (1948), La casa de Altuna (1949) eta La casa solar de Oquendo (1950).