Literatoak

Xurio, Mixel

Azkainen, Lapurdin, Martzeenea etxean jaiotako euskal idazlea. Donibane Lohizuneko apaiza izan zen 1702tik 1718an hil zen arte.

Lapurdiko euskarara itzuli zuen Imitación de Cristo, izenburu honekin: Jesu-Christoren Imitacionea, Bordelen inprimatu zuten 1720an, hil zenetik bi urtera. 426 orrialde ditu eta izenburua eta onarpenak biltzen dituzten bi orri, baita beste sei ere aurkibideekin.

Ref. Michel, F.: Le Pays Basque (483-484 or); Lafitte, Pierre: Eskualdunen Loretegia (62-63 or.); Villasante, Luis: Historia de la Literatura Vasca (107 or.); Mitxelena, Koldo: Historia de la Literatura Vasca (85 or.); Daranatz, J.B.: Curiosités du Pays Basque (50 or.).