Dantza

Xerri-begi zaharra

Baztango mutil-dantza.

Bere izenak adieraziko luke Xerri-begiren bertsioa zaharraren aurrean gaudela.

Maurizio Elizaldek ez du jasotzen bere 1943ko bilduman, baina bai agertzen dela 1933ko Zalduarenean. Elizaldek beti mintzatuko da Xerri-begi eta bere itzuliaz, itzulia gure Xerri-begi zaharra delarik. Antzeko estrategia erabiltzen du Biligarroarenarekin.

Biligarroarena zaharrean urratsen segida Biligarroarenaren berdintsua bazen (itzulian urrats bat kentzen zelarik), Xerri-begi zaharraren kasuan hori aldatzen da: lehendabiziko esaldi koreografikoa erabat aldatzen da eta bigarrena berdintsu mantentzen den arren, Biligarroarena zaharraren kasuan bezala, urrats bat desagertzen da.

Partitura ikustean edota MIDIa entzutean kontutan izan behar da bietan Maurizio Elizalderen bertsioa agertzen dela. Xerri-begi zaharra agertzen da 35. konpasetik aurrera.


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Xerribegi". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 79, 1978, 29-36 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.