Kontzeptua

Xemeingo ezpata dantza

Xemeingo dantza

Xemeingo udalerri zaharrean (1952az geroztik, Markinara atxiki ondoren, Markina-Xemein dena) San Miguel de Arretxinaga ermita berezia lekutzen da (XIII. mendean oreka bereziko hiru harkaitz erraldoien gainean eraiki zena), San Miguel Arkanjelua oroituz (gailendutako deabrua oroitarazten duen dragoi baten gainean agertzen den irudi klasiko batez irudikatzen dena). Gainera, tokiko usadioen arabera, harkaitz horrek badu bitxikeria bat, izan ere, harri horien artean haiek ukitu gabe igarotzen den pertsona berehala ezkonduko da.

Paisaia beteko ingurunea, bere barruti magiko eta erlijiozkoan San Miguel Arkanjelua zaindariaren jaietako (irailak 29) ezaugarri bilakatzen diren errituzko hainbat ekintza baitaratzen dituena, esate baterako, hemen aipagai dugun Ezpata Dantza, geroago, nola ez, Aurreskua eta, gauerdi aldera, ermitarako itzuli berezia egiten da eskuargi batek lagunduta, han Mahaiganekoa dantzatzeko.

Xemeingo ezpata dantza (ezpatekin egiten den Xemeingo dantza) hartuz aipagarria da sortu zenetik hainbat gorabehera izan dituela: tokiko izaera duen (baina halako dantza batek beste testuinguru batean dituen alderdi orokorrak partekatuz) mendetako usadioa eta urteroko ohitura, pertsona ezagunen bisitaldietan omenaldia, ezkontza eta erlijiozko ospakizunetan koreografia modura erabilia eta, are, eszenografiako bertsio berri batera egokitua (Segundo Olaetak egin zuena eta San Miguel de Arretxinaga izenarekin ezagutzen dena) edo 1990. urtean aurkeztutako koreografia molde berrietara moldatua (Felipe Amutxastegi eta Iñaki Irigoienek, Joseba Aguinagaren oharrak abiapuntutzat hartuta, egindako ikerketaren ondorio).



Hala, adierazi dugun moduan, ezpata dantza horrek urteetan zehar hainbat gorabehera izan ditu koreografiari dagokionez (fronte bakarraren aurrean edo bi fronteren aurrean dantzatutako dantza). Hala, ezpata txin kopurua bikoiztu egin zen eta, are, aipatu dugun bezalaxe, Segundo de Olaetak dantza hori hartu zuen oinarritzat koreografia berri bat sortzeko, zeruko indar jainkotiarren eta gaizkiaren lurreko boterearen arteko borrokak sinbolizatzen dituena (bertsio hori Eukaristi Kongresurako antolatu zen eta San Miguel de Arretxinaga izenarekin ezagutzen da).

Xemeingo dantza-taldea hamabi ezpata dantzarik osatzen dute, ezpata handien bidez (1,10 metroko luzera dutenak) elkarlotzen direnak. Guztien buru maisu zaharra edo kapitaina kokatzen da eta haren atzean bi edo lau ezpata txin lekutzen dira ezpata motzak hartuta (0,60 metroko luzera dutenak). Segizioa txistulari batek girotzen du eta laguntzaile batek lagunduta abiatzen dira. Laguntzaile hori gainerakoak bezala janzten da eta maisu zaharrak erabiltzeko ezpata motzak eramaten ditu.

Dantzarien janzkerari dagokionez, eskapulario bikoitzak nabarmendu behar dira, santuaren irudia eta tokiko armarria ageri dituztenak, dantzari errituzko izaera edo izaera gizartekoi eta erlijiozkoa emanez. Alkandora eta praka zuriz janzten dira (kaskabilodun xingola gorriak alboetara), begiztadun gerriko gorria eta banda gurutzatua bularrean, laxo gorriak besaurretan, txapela gorria buruan eta abarketak oinetan.

Maisu zaharra ere antzera janzten da, baina oihalez egindako txaleko loredun batek, eskapulario bakarrak eta banda gurutzatua ez eramateak bereizten du besteengandik. Bestalde, ezpata motzak eramaten dituen bikoteek (ezpata txinak) ezpata-burua parpailadun zapi zuriz estaliak dituzte eta, orokorrean, gainerakoak bezala janzten dira, dena den, tximeleta-begizta gorri batek salatzen ditu eta, kapitainak bezala, bularrean ez dute banda gurutzaturik eramaten.

Oso antzinatik, izaera gizarteoi eta erlijiozkoa duen prozesioa Udaletxetik atera izan da San Miguel egunez, Arretxinagan lekutzen den Arkanjeluari eskainitako ermita berezian ospatzen den mezara abiatzeko. Segizioaren hasieran eta amaieran dantzariek zubi bat irudikatzen zuten agintariak bertatik igarotzeko eta erlijio-ospakizuna amaitu bezain pronto enparantzan Ezpata dantza entzutetsua egiten zen, eta ondoren, dantzariek ilara luze bat osatzen zuten Aurresku tradizionala interpretatzeko. Dagoeneko gauez, jakina denez, ermitarako itzuleraren erritua egiten zuten eskuargi batek lagunduta eta han amaitzen zuten eguna Mahaiganeko (Mendexako elizatean ere ezaguna da dantza hori) berezia dantzatuz. Gaur egun, hiru dantza horiek Markinako Zerutxu dantza-taldeak egiten ditu.

Haien Ezpata dantza dantzan egiten den ibilaldi batekin abiatzen da. Ibilaldi hori maisu zaharrak zuzentzen du, ezpaten bidez elkarlotutako eta bi ilara paralelotan kokatutako ezpata dantzarien taldearen buru jarrita Joan-etorrietan, ezpatekin eta armak batuz hainbat zubi irudikatzen dituzte eta, dantzan ari diren bitartean, idulki bat osatzen dute. Bertara igotzen da kapitaina eta gainerakoen gainetik altxatzen da. Egoera horretan laguntzaileak emandako bi zapiak eskuan dituela, dantzarako zatiaren eta ezpata txinen emanaldi bereziaren zain geratzen da. Ondoren, ezpata txinek eta maisu zaharrak aurrera egiten dute aldi berean, ezpata motzak hartuta. Kapitaina lurrera jaisten da berriro eta ezpataz egindako irudia desegiteko mugimendua zuzentzen du, bi ilara paraleloz irudikatzen den hastapen koreografiara itzultzeko. Modu horretan, segizioak dantzan uzten du enparantza, hasieran bezalaxe.

Hauek dira Arretxinaga-Xemeingo Ezpata dantza osatzen duten musika-zati eta koreografien izenak, interpretatzeko kronologiaren hurrenkeran:

  • Enparantzara sartu eta hasierako paseoa (Dantza aurreko ibilketa edo sarrera).
  • Paseoa eta sarea egitea (Ezpata nagusiarekin oiñarria edo sarea egitea).
  • Ezpata laburrak dituzten dantzarien jokoa (Ezpata txikien jokua).
  • Azken paseoa eta enparantzatik irtetea (Azken ibilketa edo agurra).

Ikus dezakegunez, ezpataz egiten den dantza horren koreografiak, Euskal Herri osoan diren antzeko beste dantza batzuetako koreografien ezaugarriak ditu eta, are, Europako antzeko dantzen koreografien ezaugarriak. Ohiko koreografien artean hauek aipa ditzakegu: zubiari lotutakoak (zubiak), arrosa klasikoa (ezpataz osatutako sare antzekoa, maisu zaharra altxatzeko egiten dena) eta ezpata txinen aurreratzea ezpata motzak hartuta. Halaber, badu antzik Gipuzkoan oraindik mantentzen diren ezpata bidezko dantzekin (Debako San Roke dantza, Zumarraga eta Legazpiko dantzak eta J. I. Iztuetak famatutakoa) edo testuinguru zabalago bat ere hartzen du, denboraren poderioz murriztu dena (esate baterako, Lekeition, San Pedro jaiegunean egiten den Ezpata dantza desagertua).