Konposatzaileak

Villasol, Carlos Sanchez

1961ean Portugaleten jaiotako konpositore eta musikografo bizkaitarra.

Musika ikasketak modu pribatuan burutu zituen eta ofizialki Filosofia ikasi zuen, Estetika eta Artearen Filosofian espezializatuz.

80ko hamarkadako lehen urteetatik aldizkari, egunkari, grabaketa, etxe diskografiko, orkestra, jaialdi, antzerki, unibertsitate, hitzaldi-sorta eta The New Grove Dictionary of Music and Musicians eta Durvan Entziklopedia bezalako argitalpenekin lan egiten du.

Konpositore bezala, areto-musika, musika instrumentala eta ahots-musika bezalako generoak jorratu ditu, orkestra arloa ahaztu gabe. Bere estiloak ez du joera edo mugimendu zehatz bat jarraitzen, nahita mugaturiko materialen erabileran ohinarritzen da, lehentasuna entzumenari ematen diolarik. Bera mugitzen den unibertso honetan badaude musika erreferentziak, autore historikoak nahiz herri-usadio edo naturakoak direla (txorien kantuak adibidez), eta batzuetan konposizioaren oinarrizko xedea hartzen dute. Honek posible egiten du musika berari eta entzuteko ekintzari buruzko hausnarketa bat egitea.

Zenbait bakarlari, talde eta instituzioen enkarguak jaso izan ditu eta Espainia, Europa eta Amerikan kontzertu, ziklo eta jaialdi kontaezinetan parte hartu du. Bere lanak diskografi, irrati eta telebistako grabaketetan erregistratuak izan dira.

Musika Garaikideko Hispanoamerikar Topaketetako zuzendaria izan da eta Alakant-eko Musika Garaikideko Zentru eta Nazioarteko Jaialdiaren koordinatzailea.

  • Un no sé qué que se alcanza por ventura orkestrarako;
  • Pieza de concierto piano eta orkestrarako;
  • Temblor de lira (Cuaderno segundo: de Arquíloco de Paros) soprano, baritono eta orkestrarako;
  • Temblor de lira (Cuaderno tercero) soprano eta orkestrarako.
  • Fobos y Deimos (1. Sonata aperta) bi klarinetentzat;
  • Tum (2. Sonata aperta) oboe eta gitarrarako;
  • Uralalla (3. Sonata aperta) zehatugabeko boskote instrumentalarako;
  • Carte Blanche (4. Sonata aperta) haize-instrumentu bat edo gehiagorako, hari- instrumentu bat edo gehiagorako, tekla-instrumentu bat edo gehiagorako eta bibrafonoa;
  • La petite fistule lacrimale qui dit tic-tac flauta ezti bakarlaria eta perkusiozko talde txikirako;
  • Rondo all'ungherese instrumentu zehaztugabeak;
  • Ceci n'est pas une hornpipe flauta, oboe, klarinete tronpa eta fagoterako;
  • Un no sé qué que no se halla por ventura biolontxelo eta pianorako;
  • Tres tristes tríos hiru klarineterako (hiru biolinentzar bertsioa badago);
  • Aire frío klarinete, biolontxelo, bibrafono eta pianorako;
  • Cinco minutos de música nocturna biolin eta biolontxelorako;
  • Eco ridente klarinete, biolontxelo eta bibrafonorako;
  • El largo silencio luminoso flauta, klarinete, biolin, biolontxelo, piano eta perkusorako;
  • Síntesis de "Antígona cautiva" biolin, biola, biolontxelo, piano eta perkusiorako;
  • Manto de estrellas y potencias flauta, klarinete, biolin, biolontxelo, piano eta perkusiorako;
  • Elogio segundo de La Folía flauta, Klarinete, biolin, biolontxelo eta pianorako;
  • Sistema de adioses biolin, klarinete eta pianorako.
  • Autumnal pianorako;
  • Popúiter Sveb (5. Sonata aperta) pianorako;
  • L'Écrou d'une vis pianorako;
  • Rondo all'ongarese pianorako;
  • In ictu oculi pianorako;
  • Tres indicios de sonata pianorako;
  • Variaciones "Autrefois un roi de Thulé" pianorako;
  • Elogio de La Folía klabezinarako;
  • Las condiciones del pájaro solitario klabezinarako;
  • Variaciones "Fiddler's Green" biolinerako;
  • Las horas muertas biolontxelorako;
  • Las condiciones del pájaro solitario klarineterako;
  • Variaciones "I lock my door upon myself" klarineterako (Biolontxelorako bertsioa dago).
  • La Campanella ahots bakarrerako;
  • Tiempo muerto emakumezko ahots, klarinete, biolin, biola eta biolontxelorako;
  • Física de lágrimas messosoprano, biolin eta biolontxelorako;
  • Temblor de lira (Cuaderno primero: de Safo de Mitilene) soprano, flauta, oboe, klarinete, biolin biolontxelo, piano eta perkusiorako ad libitum errezitatzailearekin.
  • Lacrimae sonantibus modis koru mistorako.
  • Antigua cautiva aktoresa, aktore, areto-talde eta irrati-efektuetarako (Badago aktoresa, dantzari, messsoprano, aretoko gizonezkoen koru eta areto-orkestrarako bertsioa).